Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2025eko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
885

19/2025 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Barakaldo Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, Barakaldon deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen zerbitzua kudeatzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Barakaldo Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, Barakaldon deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen zerbitzua kudeatzekoa. Hitzarmenaren luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 19a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 19KO 19/2025 EBAZPENARENA
ERABAKIA, BARAKALDOKO DERIBAZIO JUDIZIALAREN BIDEZKO FAMILIA-ELKARGUNEAREN ZERBITZUA KUDEATZEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BARAKALDOKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA LUZATZEKOA

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 26a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, María Jesús Carmen San José López andrea, Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, ekainaren 24ko 13ko 34/2024 Dekretuaren bidez izendatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, ekainaren 30eko 7/1981 Legeak (Jaurlaritzaren Legeari buruzkoak) 26. artikuluan esleitzen dizkion eskumenen arabera.

Eta bestetik, Amaia Del Campo Berasategi andrea, Barakaldoko Udaleko alkate-udalburua, erakunde hori ordezkatuz.

Bi aldeek hitzarmen hau sinatzeko beharrezko legezko gaitasuna aitortu diote elkarri, eta, ondorioz, honako hau

AZALTZEN DUTE:

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 26an, lankidetza-hitzarmena sinatu zen, Barakaldoko deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen zerbitzua kudeatzeko lankidetza horren baldintzak arautzeko.

Bigarrena.– Barakaldoko deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunean bisitak eta trukeak bermatzeko zerbitzuaren premiak bere horretan jarraitzen duenez, beharrezkoa da aipatu hitzarmenaren luzapen bat sinatzea, bertan jarduera berriak garatzen jarraitzen dela bermatu ahal izateko.

Hirugarrena.– Aipatutako luzapenaren indarraldia 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean ezarri da.

Horren arabera, alde sinatzaileek berariaz adierazi dute lankidetzan aritzeko asmoa, eta, horretarako, honako hau

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenengoa.– Luzatzea 2023ko abenduaren 26an sinatutako lankidetza-hitzarmena, zeinaren bidez Barakaldoko deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen zerbitzua kudeatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Portugaleteko Udalaren arteko lankidetzarako baldintzak arautzen baitira.

Bigarrena.– Aipatutako luzapenaren indarraldia 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

Hirugarrena.– Konpentsazio ekonomikoa, orain arte bezala, urteko 160.000 eurokoa izango da. Diru-zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontu Orokorren kontura ordainduko da, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoak). Justizia eta Giza Eskubideen Sailak hartutako konpromisoak aurrera eramateko ezinbesteko baldintza izango da hitzarmenetik eratorritako betebeharrak finantzatzeko kreditu egoki eta nahikoa izatea.

Laugarrena.– 2023ko abenduaren 26an sinatutako hitzarmeneko gainerako klausulak berdin-berdin utziko dira.

Horrekin guztiarekin bat, sinatzaileek dituzten eskumenak baliatuta eta ados daudela jasota gera dadin, aldeek hitzarmen honen bi ale sinatzen dituzte, ondore bakarrerako, hasieran adierazitako tokian eta egunean.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Barakaldoko Udaleko alkatea,

AMAIA DEL CAMPO BERASATEGI.


Azterketa dokumentala