Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2025eko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
882

AGINDUA, 2025eko otsailaren 13koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Pía Aguirreche izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, egoitza aldatzeari buruz.

2024ko abenduaren 20an, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistro Elektroniko Orokorrean, Fundación Pía Aguirreche izeneko fundazioak Bilbon (Bizkaia), 2024ko abenduaren 20an, Jaime Fernández Ostolaza notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen zuena (protokolo-zenbakia: 1711).

Eskritura horren bidez, publiko egiten da patronatuak 2024ko abenduaren 17an hartutako erabakia, estatutuen 5. artikuluaren aldaketa gauzatze aldera, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Aurrerantzean, fundazioaren egoitza hurrengo helbidean egongo da: Algorta etorbidea 16, 3. solairua, Getxo (48992), Bizkaia.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente hau ebaztea, hauetan aurreikusitakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, 2024ko abenduaren 20an, Bilbon, Jaime Fernandez Ostolaza notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura (1711 protokolo-zenbakia), zeinaren bidez Fundación Pía Aguirreche izeneko fundazioaren estatutuen 5. artikulua aldatzeko erabakia gauzatu baitzen, fundazioaren egoitza aldatzeko xedez, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Aurrerantzean, fundazioaren egoitza hurrengo helbidean egongo da: Algorta etorbidea 16, 3. solairua, Getxo (48992), Bizkaia.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 13a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala