
38. zk., 2025eko otsailaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ZESTOAKO UDALA
879
IRAGARKIA, 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeari buruzkoa.
Zestoako Udaleko Udal Batzarrak, 2024ko abenduaren 19an, hau erabaki zuen:
1.– 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea.
2.– Aipatu enplegu eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Euskal Funtzio Publikoaren 1989/6 Legeak 24. artikuluan xedatutakoa betez.
2024KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
KARRERAKO FUNTZIONARIOAK
– Izena: Jarduera fisikoaren eta kirolaren teknikaria
– Dotazioa: 1
– Izaera: funtzionarioa
– Taldea: A2
– Eskala: administrazio berezia
– Azpieskala: zerbitzu bereziak
– Titulazioa: lizentzia, ingeniaritza, arkitekto gradua, unibertsitateko diplomatura edo baliokidea.
– Hizkuntza-eskakizuna: 4, 2024-12-19ko derrigortasun-datarekin.
– Maila: D.O. 17
– Dedikazioa: osoa.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Zestoa, 2025eko otsailaren 18a.
Alkatea,
MIKEL ARREGI URRUTIA.
RSS