Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2025eko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
859

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren erabakia jakinarazten duena. Erabaki horren bidez alegazioak aurkezteko epea ematen da.

Ezinezkoa izan da erabaki hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak bere eskubideak eta interesak defendatzeko alegazioak aurkezteko; eta epe horretan erabakiaren testua eskuratu nahi badu Turismo eta Ostalaritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan agertu beharko da (Concha Jenerala 23, Bilbao).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Erabaki honen aurka ez dago errekurtsorik aurkeztea.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 11.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala