Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2025eko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
849

AGINDUA, 2025eko otsailaren 12koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioan (COPAFA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ordezkari bat kargutik kendu eta berria izendatzeari eta batzordearen osaera berriari.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko irailaren 18ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 dekretuei jarraikiz sortutako batzorde parekideari izena eman zitzaion, haren osaera zehaztu zen eta funtzionamendu-arauak finkatu ziren.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (COPAFA) izena eman zitzaion, eta gaur egun Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita dago, funtzioen aldetik duen askatasuna alde batera utzi gabe.

COPAFA, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 dekretuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta hiru foru-aldundiek osatzen dute, sei kiderekin: hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrekoak dira, eta beste hiru, foru-aldundietakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkarietako bat aldatu dela eta, batzordearen osaeraren berri eman beharra dago.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Jorge Garbisu Buesa jauna kendu egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ordezkari gisa COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean zuen batzordekide kargutik.

Bigarrena.– Argitara ematea Oneka Zaballa González andrea batzordekide izendatua izan dela COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren izenean jarduteko.

Hirugarrena.– Argitara ematea COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen osaera berria, ordezkariei dagokienez izandako aldaketa sartuta.

COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak hauek dira:

Lehendakaria:

Jon Karlos Aguirre Huerga jauna, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzuen zuzendaria.

Batzordekideak:

Oneka Zaballa González andrea, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

Joseba Andoni Terreros Luengas jauna, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria.

David Fernández Sarabia jauna, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.

Andoni Agirrebeitia Abendibar jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

Arantza Ariztimuño Larraza andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia.

Idazkaria:

Josu Erauzkin Barrenetxea jauna, Erakunde Ordaintzailearen arduraduna, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala