Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2025eko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
848

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 7koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez, «Asociación de Navieros Vascos» enpresa elkartearen estatutuen aldaketaren dokumentazioa eta estatutu berrien gordailua agintzen baita, eta gordailutze horren publizitatea burutu. (Gordailuaren kodea: 76/0/00027).

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da, eta «Asociación de Navieros Vascos» enpresa erakundearen estatutuen aldaketaren dokumentazioa eta estatutu berriak gordailutzeko eskatu da. Eskaera elkarteak aurkeztu du. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2025eko urtarrilaren 27an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, «Asociación de Navieros Vascos» elkartearen estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioa eta estatutu berriak gordailutzeko eskatu da. (Gordailuaren kodea: 76/0/00027).

Bigarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioan hauek daude: gordailutze-eskabidea, ezohiko Batzar Orokorreko akta (estatutuen 16.j artikuluaren arabera eskumendun organoa baita), eskumena duen pertsonaren ziurtagiria eta «Asociación de Navieros Vascos» elkartearen estatutu berriak. Dokumentazioaren sinatzaileak hauek dira: – Alejandro Aznar Sáinz. (presidentea). – Francisco Garaygordobil Amorrortu (idazkaria). Ordezkari gisa jardunez.

Hirugarrena.– Bere jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 5. artikuluan ezarritakoa.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 13.m artikuluan.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzkoan) jasotakoa da.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da.

Aurkeztutako aktak eta ziurtagiriak Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 7.2.b) artikuluan adierazitako edukia jasotzen du.

Bestalde, erakundearen estatutu berriak bat datoz Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 5.2.b) eta 7.2.b) artikuluetan ezarritakoarekin.

Ondorioz, bidezkoa da «Asociación de Navieros Vascos» erakundearen estatutuen aldaketari buruzko dokumentazioaren eta estatutu berrien gordailua onartzea, eta gordailu hori argitaratzea.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Asociación de Navieros Vascos» erakundearen estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioaren eta erakundearen estatutu berrien gordailua agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpenak eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 7a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala