
36. zk., 2025eko otsailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
847
5/2025 DEKRETUA, otsailaren 17koa, lehendakariarena, zeinaren bidez Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko ordezkaria izendatzen baita.
Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen bitartez, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua eratu eta arautu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak enpleguaren arloan koordinatzeko, parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko organo goren gisa.
Aipatutako legeak 70. artikuluaren 1. atalean dioenarekin bat etorriz, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua lehendakariak izendatutako hamabi kidek osatuko dute. Kide horiek Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalerriak ordezkatuko dituzte, banaketa honen arabera:
a) Eusko Jaurlaritza ordezkatzen duten sei kide; haien artean egongo dira, betiere, enplegu, hezkuntza, inklusio eta lehiakortasunaren arloetan eskumena duten sailen titularrak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusia.
Ordezkaritza osatu arteko gainerako kideak izango dira enpleguaren arloan eskumena duten departamentuetako goi-karguak, horien titularren proposamenarekin bat izendatuko baitira.
b) Hiru foru-aldundietako bakoitza ordezkatzen duen kide bat, diputatu mailakoa.
c) Hiru kide, udalerriak ordezkatuz, ezarpen handiena duen euskal udalerrien elkarteak proposatuta.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, 2025eko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Ane Insausti Altuna andrea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko foru diputatua Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea erabaki du, Irune Berasaluze Lazkano andrearen ordez.
Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 70.1 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8 m) eta n) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen babesean,
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ane Insausti Altuna andrea, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatua, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara bedi, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko otsailaren 17an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS