
36. zk., 2025eko otsailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
846
IRAGARKIA, Administrazio Bereziko Eskalako lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko deialdiari buruzkoa.
2025eko otsailaren 3ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira (22. zenbakia) Administrazio Bereziko Eskalako lanpostu bat (Brigadako Zerbitzu Berezien Azpieskala, Ofizioetako Langile Mota, C1 sailkapen-taldea, 17. maila, derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna) betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.
Deialdi honetan parte hartzeko eskariak, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira.
Deialdiaren oinarriak udaletxeko ediktuen taulan eta ohiko lekuetan daude ikusgai.
Amorebieta-Etxano, 2025eko otsailaren 3a.
Alkatea,
AINHOA SALTERAIN GANDARIAS.
RSS