
36. zk., 2025eko otsailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
841
90/2025 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Proiektu Korporatiboen Ataleko Buru lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Azpiegituren Zuzendariordetzan, Instalazioen eta Ekipamenduen Zerbitzuan.
AURREKARIAK
Aztertu da Zuzendaritza Nagusi honen Giza Baliabideen zuzendariak abenduaren 11ko 1048/2024 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Azpiegituren Zuzendariordetzako Instalazioen eta Ekipamenduen Zerbitzuan Proiektu Korporatiboen Ataleko Buru lanpostua izendapen askez betetzekoa (urtarrilaren 9ko EHAA, 5. zk.). Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta bi hautagai aurkeztu dira, behar den eran eta epean. Balorazio Batzordeak deialdia hutsik uztea proposatu du, parte-hartzaileetako batek ez daukalako eskatutako titulazioa eta besteak ez dituelako egiaztatu lanpostua betetzeko ezagutzak eta esperientzia. Hori guztia aktaren txostenean behar bezala arrazoitu da, deialdiaren xedearekin bat etorriz.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Proiektu Korporatiboen Ataleko Buru lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Azpiegituren Zuzendariordetzako Instalazioen eta Ekipamenduen Zerbitzuan, izangai faltagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS