Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2025eko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
840

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 372/2024 Dekretua, azaroaren 12koa, Belaunaldi arteko Aniztasun, Bizikidetza eta Elkartasunaren zuzendaria izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honen euskarazko argitalpenean: 372/2024 Dekretua, azaroaren 12koa, Belaunaldi arteko Aniztasun, Bizikidetza eta Elkartasunaren zuzendaria izendatzeko dena (2024ko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 223. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Laburpenean, 2024/223 Laburpena (4/3) orrialdean, eta Dekretuaren izenburuan,

hau dio:

«372/2024 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Belaunaldi arteko Aniztasun, Bizikidetza eta Elkartasunaren zuzendaria izendatzeko dena.»

baina hau esan behar du:

«372/2024 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendaria izendatzeko dena.»

Artikulu bakarrean,

hau dio:

«Artikulu bakarra.– José María Ezkerra Fernández jauna Belaunaldi arteko Aniztasun, Bizikidetza eta Elkartasunaren zuzendari izendatzea.»

baina hau esan behar du:

«Artikulu bakarra.– José María Ezkerra Fernández jauna Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendari izendatzea.»


Azterketa dokumentala