
36. zk., 2025eko otsailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
839
47/2025 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia izendatzeko dena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 18.1 artikuluan eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehendakariak hala proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2025eko otsailaren 18an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Noemi Ostolaza Arkauz andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusi izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko otsailaren 18an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS