
35. zk., 2025eko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
833
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez jarduera amaitzeko agintzen baita.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– ebazpenaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia / San Sebastian).
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 7a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS