Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2025eko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
826

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean bideratutako 657/2024 eta 3/2025 prozedura laburtuetan.

Honen aurka jarritako bi administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio-espedienteak bidali dira:

315/2024 Dekretua, urriaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldaraztekoa. Dekretu horrek Euskadiko Espetxe Administrazioko lanpostuen zerrendari eragiten dio.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horietan interesa dutenei dei egiten zaie 9 eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 5a.

Enplegu Publikoko zuzendaria,

NEKANE COBOS SALINAS.


Azterketa dokumentala