Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2025eko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
825

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 10ekoa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko «Auzolandegiak» programarako erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuak onartzeko.

2024ko abenduaren 2an argitara eman zen EHAAn 2024ko azaroaren 13ko Agindua, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2025. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko.

Aipatutako Aginduaren 7. oinarrian proiektuak baloratzeko ezarritako irizpideen arabera, Hautaketa Batzordeak, 2025eko otsailaren 5ean egindako bileran, erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek «Auzolandegiak» programaren 2025. urterako aurkeztutako proiektuak aztertu eta baloratu zituen, eta Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari proiektuak hautatzeko proposamena helarazi zion.

Deialdiaren Agindu horren 13. oinarrian ezarritakoaren arabera, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeak «Auzolandegiak» programarako proiektuak onartzeko Ebazpena emango du, Hautaketa Batzordeak egindako proposamena ikusita.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren proiektuak onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2025. urteko ediziorako.

Bigarrena.– Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea, eta jakinarazi beharko zaie administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak ezagutu dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 10a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala