
35. zk., 2025eko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
821
AGINDUA, 2025eko otsailaren 10ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen erregistroan inskribatzen baitira Fundación Santa Casa de Misericordia Residencia de Ancianos San Juan / San Juan Egoitza izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, bai eta entitatearen izen aldaketa ere, aurrerantzean Zestoako San Juan Fundazioa deituko baita.
2023ko ekainaren 7an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistro Elektroniko Orokorrean, Fundación Santa Casa de Misericordia Residencia de Ancianos San Juan/San Juan Egoitza izeneko fundazioaren patronatuak 2023ko martxoaren 8an hartutako erabakiak formalizatzeko eskritura publikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Hartutako erabakien funtsa da estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzea eta fundazioaren izena aldatzea. Zestoako San Juan Fundazioa izena hartzea erabaki dute.
Inskripzio-eskabidearekin batera, zeina 2024ko irailaren 18an errepikatu baitzen, 2023ko apirilaren 18an, Zumaian (Gipuzkoa), Idurre Atorrasagasti Gurpegui notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoa aurkeztu zen (protokoloaren zenbakia: 300).
Aurreko dokumentazioa aztertu ondoren, inskripzioa eragozten zuten akatsak zuzentzeko eskatu zuen Fundazioen Erregistroak, 2024ko urtarrilaren 23an jakinarazitako idazkiaren bidez.
Aurreko akatsak ez ziren osotasunean zuzendu 2025eko urtarrilaren 15era arte, hasieran aurkeztutako eskritura publikoa (300 protokolo-zenbakiduna) osatzeko beste eskritura publiko bat espedientera ekarriz, hain zuzen ere. Eskritura osagarri hori ere Zumaian eman zen, notario beraren aurrean, 2024ko abenduaren 23an (protokolo-zenbakia: 1204). Azken eskritura horrek egiaztapen ziurtagiria jasotzen du, zeinaren arabera fundazioaren patronatuak berresten baititu gobernu-organoak 2023ko martxoaren 8an hartutako erabakiak, izan ere denbora luze pasa baita.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente hau ebaztea, honako hauetan aurreikusitakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 3, 37. eta 51.2 artikuluetan eta uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. eta 55. artikuluetan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundacion Santa Casa de Misericordia Residencia de Ancianos San Juan/San Juan Egoitza izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko. Patronatuak aldaketa egitea erabaki zuen 2023ko martxoaren 8an, bai eta, 2024ko irailaren 9an, erabakia berretsi ere, Zumaian (Gipuzkoa), Idurre Atorrasagasti Gurpegui notario andrearen aurrean, 2023ko apirilaren 3an egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 300) eta notario beraren aurrean 2024ko abenduaren 23an emandako eskritura osagarrian (protokolo-zenbakia: 1204) aurreikusitako baldintzetan.
Bigarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea fundazioaren gobernu-organoak erabakitako izen-aldaketa, aurreko artikuluan aipatutako estatutuak aldatzeko erabakiarekin batera hartutakoa baita.
Hemendik aurrera fundazioaren izena hurrengoa izango da: Zestoako San Juan Fundazioa.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 10a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS