
35. zk., 2025eko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (152 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
820
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2024ko erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluak ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta jasoko dituzten zenbatekoak adieraziko direla.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean egindako 2024ko deialdian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Deialdi hori organismo autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2024ko ekainaren 19an egindako bileran (2024ko uztailaren 1eko EHAA, 128. zk.)
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria,
ALVARO UGARTE GÓMEZ.
RSS