
35. zk., 2025eko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
816
39/2025 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu bat izendapen askez hautatzeko deialdia.
AURREKARIAK
Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 19ko 353/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu bat izendapen askez hautatzeko (2025eko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu lanpostua betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2025eko otsailaren 12a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS BARRUSO BARES.
RSS