Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2025eko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
814

89/2025 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Ibabe Ibañez Aguinagalde andrea izendatzen baita izendapen askez betetzekoa den Instalazioen Ataleko Buru lanposturako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Azpiegituren Zuzendariordetzan, Instalazioen eta Ekipamenduen Zerbitzuan.

Ikusi da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Azpiegituren Zuzendariordetzan, Instalazio eta Ekipamenduen Zerbitzuan, Instalazioen Ataleko buruaren lanpostua betetzeko deialdia, zeina Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 1047/2024 Ebazpenaren bidez egin baitzen (2025eko urtarrilaren 9ko EHAA, 5. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Ibabe Ibañez Aguinagalde andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ibabe Ibañez Aguinagalde andrea izendatzea izendapen askez betetzekoa den Instalazioen Ataleko Buru lanposturako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Azpiegituren Zuzendariordetzan, Instalazioen eta Ekipamenduen Zerbitzuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko otsailaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala