
35. zk., 2025eko otsailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
812
259/2025 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Gemma Fernández Peñalba andrea izendatzen baita Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko.
Ikusi da Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 55/2025 Ebazpenaren bidez argitaratua (2025eko urtarrilaren 22ko EHAA, 14. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta izangai bakarrak lanpostu horretan jarduteko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, baita haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Gemma Fernández Peñalba andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Gemma Fernández Peñalba andrea izendatzea zuzendari-gerente, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko otsailaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS