
33. zk., 2025eko otsailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
783
IRAGARKIA, 2025eko otsailaren 3koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Vitoria-Gasteiz eta Burgelu udal-mugarteetan, «Cluster ALI I-II» parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), «Cluster ALI I-II» parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Premier ESPF IPAZ Haizea 11, SL (IFK: B56201478), bere izenean eta Premier ESPF IPAZ Haizea 12, SLren (IFK: B56202039) ordezkari gisa.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Vitoria-Gasteiz eta Burgelu (Araba).
– Haize-sorgailuen kopurua: 2.
– Instalatu den potentzia gordina: 9,98 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Industria, Arabako Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen:
https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 3a.
Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren d) eta e) letretan ezarritakoarekin bat etorriz.
Trantsizio Energetikoko sailburuordea,
IRANTZU ALLENDE FERNÁNDEZ DE ERIBE.
RSS