
33. zk., 2025eko otsailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
775
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 12koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako dirulaguntzetarako zuzkidura. Urriaren 29ko agindu horren bitartez, prozedura hau ezarri zen: Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura.
Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko sailburuaren abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezarri zen Enplegu eta Gizarte Politiketako 2014ko urriaren 29ko Aginduaren bitartez (2014ko azaroaren 19ko EHAA, 221. zk.).
Haren xedapen gehigarriak, finantzaketa- eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak, honela dio: «Publikotasun-printzipioa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 15. artikuluko d) letraren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari dagokio garapen komunitarioari, gizarte-ongizateari eta gizarte-zerbitzuei buruzko jardun-arloa.
Bestalde, urriaren 29ko 320/2024 Dekretuak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11. artikuluko b) letran adierazten du Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzari dagokiola ordainketa bakarreko dirulaguntzak ebaztea eta ordaintzea.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Publikotasun-printzipioa betetzearren, hau zehazten da: 2025eko ekitaldian, 1.600.000 euro erabiliko dira Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Agindu horren bidez, Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizateko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARIAN OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS