
33. zk., 2025eko otsailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
774
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzen eta batzordearen osaera aldatzen duena.
Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko eta batzordearen osaera aldatzeko eskaera jaso da. Hori dela eta, honako hauetan xedatutakoa hartu behar da aintzat: Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzkoa; uztailaren 3ko 14/2007 Legea, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa, eta abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretua, Sendagaiekin egiten diren saiakuntza klinikoak, sendagaien ikerketarako etika batzordeak eta Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituena. Horrenbestez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 8.2.d artikuluak ematen dizkidan eginkizunak baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akreditazioa berritzea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerkuntza Batzorde Etikoari.
Bigarrena.– Osaera aldatzea eta pertsona hauek batzorde horretako kide direla berrestea:
Presidentea: María Luz García Vivar. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Erreumatologiako espezialista.
Idazkari teknikoa: Iñigo Ramón Gorostiza Hormaeche. Farmaziako lizentziaduna. Ikerkuntza Batzordeko kidea.
Bokalak:
Ana Aguirrezabal Arredondo. Farmaziako doktorea. Ospitaleko Farmaziako espezialista.
Ignacio Díez López Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Kardiologiako espezialista.
Juan Bautista Etxebarria Sagastagoitia. Zuzenbideko lizentziaduna.
Ana Gutiérrez Amorós. Medikuntzako lizentziaduna. Pediatriako espezialista.
Elena Galve Calvo. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Onkologia medikoko espezialista.
Solange Kapetanovic García. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Neurologiako espezialista.
Batirtze Tranche Robles. Farmaziako lizentziaduna. Lehen Mailako Arretako farmazialaria.
Verónica Tiscar González. Erizaintzako diplomaduna eta asistentziaren etikako batzordeko kidea.
Gonzaga Garay Aramburu. Medikuntza eta Kirurgiako doktorea. Oftalmologiako espezialista.
Verónica Malda Salinas. Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentziaduna. Kide legoa.
Andrés Larrazabal Bilbao. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialista.
Ana Catalán Alcántara. Medikuntzako lizentziaduna. Psikiatriako espezialista.
Jon Ander Jauson Maraña. Erizaintzako graduatua.
Hirugarrena.– Bilbo-Basurtuko ESIko Batzordearen jardueraren eremu geografiko eta instituzional gisa ezartzea Bilbo-Basurtuko ESIn eta Santa Marina ospitalean egiten diren medikamenturik gabeko ikerketa proiektu eta baimen osteko azterketa unizentrikoak, behaketan oinarrituak.
Laugarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioak hiru urteko indarraldia izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Bosgarrena.– Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinaraziko zaio akreditazioa berritu dela.
Seigarrena.– Batzordeak honako hauek helarazi beharko dizkio Osasun Sailari, gordailutu ditzan eta haien berri eman dezan: funtzionamendurako prestatutako lan-prozedura espezifikoak, bileren maiztasuna, erantzunak emateko finkatu duen gehieneko denbora, eta, indarreko legediarekin bat etorriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari egin behar dizkion jakinarazpenak.
Zazpigarrena.– Batzordearen osaeran aldaketaren bat gertatuz gero, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzeko eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.
Zortzigarrena.– Halaber, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio aldaketa gertatu eta hilabeteko epean, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 4a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS