Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2025eko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
773

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskabidea jaso da. Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduak (Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak akreditatzekoak) xedatutakoaren arabera eta urriaren 29ko 319/2024 Dekretuak (Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak) 8.2.d) artikuluan esleitutako eginkizunak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horren kideak aldatzea eta hauek berrestea kide gisa:

Batzordeburua:

– Mikel Latorre Guisasola jauna. Mediku espezialista. Kalitate Unitateko atalburua.

Batzordeburuordea:

– Rita Sainz de Rozas Aparicio andrea. Farmazialari ondokoa.

Idazkaria:

– Vanesa Regúlez Campo andrea. Erizaintzako irakaskuntzako erizaina. Erizaintzako Zuzendaritza.

Kideak:

– Iciar Alfonso Farnós andrea. Osasun Saileko farmakologo klinikoa.

– Pedro González Fernández jauna. Mediku espezialista.

– Francisco José Álvarez Díaz jauna. Biologia Zientzietan doktorea, ikerketa-unitatea.

– Iratxe Seijas Betolaza andrea. Mediku espezialista.

– Marta Montejo Fernández andrea. Mediku espezialista.

– Kepa Mirena San Sebastian Moreno jauna. Mediku espezialista.

– Maria del Carmen Estefanía Bilbao andrea. Zuzenbidean lizentziaduna.

– Susana González Larragán andrea. Dokumentazioan lizentziaduna.

– José Ignacio Pijoan Zubizarreta jauna. Mediku espezialista. Batzordekide legoa.

– Daniel Aguilar Figueroa jauna. Medikuntzan graduduna. Barne mediku egoiliarra, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialitatean.

Bigarrena.– 2024ko apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (73. zk.) argitaratutako Osasuneko sailburuordearen 2024ko apirilaren 12ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera emandako akreditazioa berrestea.

Hirugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.

Laugarrena.– Era berean, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 22a.

Osasuneko sailburuordea,

ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.


Azterketa dokumentala