Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2025eko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
766

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 28koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Kulturako sailburuordearen 2025eko urtarrilaren 28ko Ebazpenean (2025eko otsailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 28 zk.). Ebazpen horren bidez, kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatu ziren, eta batzorde horien osaera argitara eman zen. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren.

2025/658 (3/2) orrialdean, lehenengo xedapeneko C letran,

Hau dio:

«C) Musika konposizioetarako laguntzak:

Batzordeburua: Ana María López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak:

– Mikel Urquiza Pérez...».

Baina hau esan behar du:

«C) Musika konposizioetarako laguntzak:

Batzordeburua: Ana María López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak:

– Mikel Urquiza García...».


Azterketa dokumentala