
33. zk., 2025eko otsailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
764
40/2025 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritza Gerentziarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B izeneko lanpostua betetzeko, izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Mantentze-lanen eta Zerbitzu Orokorren Arloan.
Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Mantentze-lanen eta Zerbitzu Orokorren Arloko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B izeneko lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa egitea lanpostu hori izendapen askez betetzeko, honako oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1/B2 lanbide-taldean.
b) B1/B2 taldeari dagokion titulua izatea.
c) Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izatea B1/B2 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.
– Mantentze-lanen Arloko kudeaketa-memoria egitea.
– Esperientzia edota ezagutza izatea ingeniaritzako eta diseinuko software-tresnen (AutoCAD) erabileran.
– Ezagutza eta/edo esperientzia izatea Ingeniaritza Proiektuen Zuzendaritzan.
– Esperientzia izatea obra eta proiektuen koordinazioan.
– Esperientzia edota esperientzia izatea instalazioen (ura, elektrizitatea...), ekipoen eta eraikin sanitarioen dokumentazioan eta kudeaketan.
– Ezagutza eta/edo esperientzia izatea autobabeseko sistemetan eta planetan.
– Larrialdi-sistemei eta -planari buruzko ezagutza eta/edo esperientzia izatea.
– Eraikinetan dauden hondakinen eta materialen kudeaketa teknikoari buruzko ezagutza eta/edo esperientzia izatea.
– Esperientzia edota ezagutza izatea SAP mantentze-moduluaren erabileran.
– Instalazioak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemei buruzko ezagutza eta/edo esperientzia izatea.
– Hizkuntzen ezagutza.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimenndu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzara (Antonio Miranda Etorbidea 5, 48902 Barakaldo) bidali beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzara (Antonio Miranda Etorbidea 5,48902 Barakaldo) bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman beharko du eskabidean.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merituak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritza Gerentziaren ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2025eko otsailaren 10a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko Zuzendaritza Gerentzia.
EB (1437/2016 Ebazpena, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritza-karguak hutsik daudenean, kargudunak ez daudenean edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzen duena).
Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa,
MARÍA LOURDES VIVANCO GÓMEZ.
RSS