Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FUNDACIÓN EMILIO SOLDEVILLA PARA LA INVESTIGACIÓN Y EL DESARROLLO DE LA ECONOMÍA DE LA EMPRESA
759

IRAGARKIA, enpresa-ekonomiako doktorego-tesi onenarentzako Emilio Soldevilla sariaren oinarriak argitara ematen dituena.

Deialdi honen xedea da enpresa-ekonomiako doktorego-tesi baten egileari sari bat ematea, betiere oinarri hauek betez:

OINARRIAK

1. artikulua.– Pertsona fisiko batek bakarrik jaso dezake saria. 7.000 euro eta diploma bat emango zaizkio. Zergen arloko indarreko legeriaren arabera egoki den atxikipena aplikatuko zaio sariaren zenbatekoari.

2. artikulua.– Doktorego-tesiak enpresa-ekonomiaren esparrua jorratu behar du, edozein ikuspegitik bada ere (finantza, merkataritza edo antolaketa).

3. artikulua.– Hautagaiek baldintza hauek bete behar dituzte:

1.– Deialdiaren aurreko urte naturalean doktoregoko aparteko sariaren aipamena lortu izana doktorego-tesia defendatu zen unibertsitatean.

2.– Doktorego-tesia Espainiako unibertsitate publikoren batean defendatu izana.

4. artikulua.– Hautagaitza 2025eko ekainaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean aurkez daiteke (bi egun horiek barne). Enpresaren ekonomia ikertzeko eta garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioan (FESIDE) aurkeztu behar dira eskabideak, helbide elektroniko honetara bidaliz: fundacionfeside@feside.org Hautagaitzarekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

1.– Eskabide-orria, behar bezala beteta eta hautagaiak sinatuta.

2.– Doktore-titulua ematen duen unibertsitatearen ziurtagiri ofiziala. Bertan zehaztuko dira lortutako kalifikazioa, zuzendariaren/en izena eta epaimahaiko kideak.

3.– Doktoregoko aparteko sariaren aipamenaren egiaztagiria.

4.– Doktorego-tesiaren azalpen dibulgatzaile labur bat.

5.– Doktorego-tesiaren kopia, formatu elektronikoan.

6.– Doktorego-tesiaren ondoriozko ekoizpen zientifikoaren zerrenda eta egiaztapena (artikuluak, liburuak, liburu-kapituluak, biltzarretarako ekarpenak, sariak eta tesiari lotutako beste merezimendu batzuk). Tesiaren ondoriozko ekoizpen zientifikoa justifikatzeko ekarpenak jasotzen dituzten fitxategi digitalak aurkeztuko dira (pdf formatuan).

7.– Doktorego-tesiaren ondoriozko argitalpenen kalitatea neurtzen duten adierazleak: indexatuta dauden datu-baseak, argitaratu diren aldizkarien eragin-faktorea, argitaletxeen kalitate-adierazleak (liburuei edo liburu-kapituluei dagokienez), jasotako aipu kopurua edo kalitatea erakusteko garrantzitsua den beste edozein adierazle.

8.– Ikerketaren emaitzak enpresari eta, oro har, gizarteari transferitzearen kalitatea eta garrantzia.

9.– Hautagaiaren curriculum vitae laburtua.

Merezimenduak hobeto baloratzeko komenigarritzat jotzen bada, elkarrizketa bat hitzartu ahal izango da hautagaiekin. Elkarrizketa horretan proiektuaren defentsa egin ahal izango du hautagaiak.

5. artikulua.– FESIDEren Patronatuak izendatuko du epaimahaia. Esparru horretako hiru aditu izango dira epaimahaikideak, enpresa-ekonomian integratutako diziplinetan doktoratutakoak, eta gutxienez horietako bat FESIDEren Patronatuko kide izan beharko da. Ezin izango dira epaimahaikide izan, inola ere, sarira aurkezten den doktorego-tesi baten zuzendari edo zuzendarikide izan diren pertsonak.

6. artikulua.– Epaimahaiak ezarriko eta haztatuko ditu lehiaketara aurkeztu diren tesien bikaintasuna ebaluatzeko irizpideak, erreferentzia hauek kontuan hartuta, gutxienez:

1.– Doktorego-tesiaren ondoriozko ekoizpen zientifikoaren kalitatea eta kantitatea.

2.– Hedapena nazioan eta/edo nazioartean.

3.– Emaitzak enpresari eta gizarteari transferitzea.

4.– Lortu diren beste sari batzuk.

5.– Beste merezimendu garrantzitsu batzuk.

7. artikulua.– Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta eskabideak aurkezteko epea itxi eta hurrengo 90 egunetan emango da argitara. Epaimahaiak saria eman gabe uzteko eskubidea izango du.

8. artikulua.– Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten bada, oinarri hauek osorik onartzen direla ulertuko da.

9. artikulua.– Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa betez, deialdi honetan parte hartzen duten pertsonen datu pertsonalak deialdi hau kudeatzeko baino ez dira erabiliko, horretarako ezarritako formularioak betez lortzen baitira. Ez da aurreikusi datu pertsonalak hirugarrenei lagatzea. Deialdian parte hartzen dutenek, arauan ezarri bezala, datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, ahazteko edo ezabatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute FESIDEra, posta elektronikoz (fundacionfeside@feside.org), eta NANaren kopia bat ere erantsi beharko dute. Era berean, interesdun bakoitzak eskubidea du erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.agpd.es).

10. artikulua.– Saria ekitaldi publiko batean jasoko da, FESIDEk erabakitzen duen tokian eta egunean.

Bilbao, 2024ko abenduaren 4a.

Patronatuko presidentea,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala