Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
758

IRAGARKIA, «Bakion uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko obrak, Bakea eta Solozarre esparruetan ijezketa-lautadak sortuz» proiektua jendaurreko informazioan jartzeko dena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko otsailaren 3ko Ebazpenaren bidez hasieran onartu zen «Bakion uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko obrak, Bakea eta Solozarre esparruetan ijezketa-lautadak sortuz» proiektua.

Proiektuaren xedea eskuinaldeko lautadaren zatia beheratzean datza, Itsaso eta Lehorraren arteko Jabari Publikoko eremuan, zuzenean kontaktuan jarriz ibaia marearen eragin-eremuarekin. Gainera, landareztatzearekin osatuko da, esparrua birnaturalizatuz eta paduraren funtzionaltasuna lehengoratuz.

Ibaian gora, uholde-lautada bat sortzea aurreikusten da, uraldi arruntetan ura eramango duena, uholde-arriskuguneko baso bat sortuz. Bakea eta Solozarre esparruetan indusketak duen ijezketa-efektuak sakonerak nabarmen murriztea eta uholde-azalerak pixka bat murriztea lortzen du, bereziki 10 eta 100 urte arteko errepikatze-denborako uraldietan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurreko informazioan jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo dira Uraren Euskal Agentziaren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus), Obra Hidraulikoaren atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 4a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala