Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
755

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, espedienteko instruktoreak G 27 2024 S zehapen-prozeduran eman duen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Saiatu arren, NAN 34109696Y zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2025eko urtarrilaren 8an zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost egun balioduneko epea du jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta justifikazioak aurkezteko, halaber, Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia / San Sebastian), gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 40.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia / San Sebastian, 2025eko otsailaren 3a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JOSE RAMÓN ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala