
32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
752
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 5ekoa, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariarena, basogintzako produktuak eraldatzeko eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzen dituena (Handitu Egurra 2025 programa).
Ikusi da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko azaroaren 19ko Aginduaren 12. oinarriaren 2. paragrafoa. Agindu horren bidez, 2025. urterako, basogintzako produktuak eraldatu eta/edo merkaturatzearekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren (Handitu Egurra 2025 programa). Bertan, hau ezartzen da: «Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko hiru bokalek osatuko dute, eta horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskuduneko teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio-batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik hautatuta. Batzordearen osaera elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskudunaren titularraren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da ebazpen hori, Batzordea eratu aurretik».
Ikusi da 438/2024 Dekretua, abenduaren 11koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Pertsona hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek aztertuko eta ebaluatuko ditu 2025. ekitaldirako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako laguntza-eskabideak (agindu horren bidez, 2025. urterako basogintza-produktuak eraldatu eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira; Handitu Egurra 2025 programa). Batzordeak agindu horren 12.5 oinarrian aurreikusitako txostena egingo du.
Aurrekoaren arabera, hauek osatuko dute balorazio-batzordea:
Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna, batzordeburu titularra izango da.
M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Ikerketa Programen arduraduna, ordezko batzordeburua izango da.
Eduardo Castillo Diaz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari titularra izango da.
Pablo Mauricio Arenas Alegría jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, ordezko idazkari gisa jardungo du.
M.ª Cristina Ortega Álvarez andrea, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, bokal titular gisa jardungo du.
Nerea Martínez Pérez andrea, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, ordezko batzordekide gisa jardungo du.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 5a.
Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria,
IKER IGLESIAS EGUIA.
RSS