Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
751

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 8koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez 2024ko irailaren 13ko Ebazpena aldatzen baita. Ebazpen horren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren martxoaren 5eko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak eman eta ukatzen dira (2024ko martxoaren 5eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia –Erein Programa– egiten duena 2024ko ekitaldirako).

2024ko apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 64. zenbakian, martxoaren 5eko aginduan jasotako deialdia argitaratu zen. Deialdi horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuen sustapenari eta garapenari bideratutako laguntzak arautzen ziren.

2024ko irailaren 13an, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak goian aipatutako deialdia ebatzi zuen, eta 11.655.978,14 euroko laguntzak eman zituen. Zenbateko horretatik, 5.193.144,41 euro kofinantzatuta daude: LGENF funts komunitarioak % 80 jartzen du (4.154.515,53 euro) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak % 20 (1.038.628,88 euro). Gainerakoa, 6.462.833,73 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen da, Batzordeak 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan (NPEPE) onartutako finantzaketa osagarri nazional gisa.

Honela dio goian aipatutako martxoaren 5eko aginduaren 12. oinarriko 5. apartatuak, Balorazio Batzordearen Txostenari buruzkoak: «Dirulaguntza ematen den egunetik hiru hilabeteko epean emandako zenbatekoak gutxitzen badira edo dirulaguntza-eskubideari uko egiten bazaio, egoera horiek eragindako zenbatekoak esleituko zaizkie, hurrenkera zorrotz errespetatuta, krediturik ezagatik onartu ezin izan diren eskabideei, aplikatzekoa den aurrekontu-araudian ezarritako mugak kontuan hartuta».

Hala, ebazpen hau eman den egunera arte, eta aginduan ezarritako epearen barruan, hiru uko-egite izan dira. Hiruren zenbatekoen arteko batura, guztira, 557.992,58 euro da, eta LGENF funts komunitarioak kofinantzatzen du. Balorazio-batzordeak egindako ebazpen-proposamenaren arabera, zenbateko hori aplikatu behar zaio, batetik, aurrekontua agortu zelako proposatutako guztizko zenbatekoan finantzatu ezin izan zen espedienteari (Legazpiko Udalari dagokio), eta, bestetik, kreditu faltagatik diruz lagundu ez ziren hamar espedienteri. Gainera, Balorazio-batzordeak ordena bat ezarri zuen lortutako puntuen arabera, eta esleipen berrian ordena hari jarraituko zaio, egindako proposamenean agertzen den bezala, zenbateko berria agortu arte.

Hori guztia ikusita, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak, 13. oinarriko 2. apartatua aplikatuz, laguntza emateko behin betiko bigarren ebazpen-proposamena egin du, 2024ko azaroaren 25ean. Proposamen horretan, hauek adierazten dira: dirulaguntza ematea proposatzen den eskatzaileen zerrenda, zenbatekoa, ebaluazioa eta dirulaguntza emateko jarraitu diren balorazio-irizpideak.

Horiek horrela, aukera hori gauzatu ahal izateko aurrekontu-itxierako zirkularrak ezarritako epeak kontuan hartuta, eta inguruabar horren ondorioz LGENF funts komunitarioak kofinantzatutako 557.992,58 euro erabilgarri daudela kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024ko irailaren 13ko Ebazpenaren I. eranskineko 86. idazpena aldatzea (2024ko irailaren 13ko Ebazpena, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez eman eta ukatu egiten baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia –Erein programa– egiten da 2024ko ekitaldirako). Horren ondorioz, honela idatzita geratzen da 86. idazpena:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– 2024ko irailaren 13ko Ebazpenaren I. eranskina aldatzea (2024ko irailaren 13ko Ebazpena, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez eman eta ukatu egiten baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia –Erein programa– egiten da 2024ko ekitaldirako). Horretarako, idazpen hauek erantsiko zaizkio:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– 2024ko irailaren 13ko Ebazpenaren II. eranskina aldatzea (2024ko irailaren 13ko Ebazpena, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez eman eta ukatu egiten baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia –Erein programa– egiten da 2024ko ekitaldirako). Horretarako, idazpen hauek erantsiko zaizkio:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2024ko irailaren 13ko Ebazpenaren III. eranskina aldatzea (2024ko irailaren 13ko Ebazpena, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez eman eta ukatu egiten baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia –Erein programa– egiten da 2024ko ekitaldirako). Horretarako, idazpen hauek ezabatuko zaizkio:

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.– Deialdia egiten duen aginduaren 15. oinarriaren 5. apartatuan xedatutakoaren arabera, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio landa-garapenaren arloan eskumena duen saileko titularrari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 8a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala