
32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
750
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 10ekoa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurreko informazioan jartzen baita sexu-indarkeriaren biktimei dirulaguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duen dekretu-proiektua, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 41. artikuluan aurreikusia.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak dekretu-proiektu bat egin du, zeinaren bidez ezartzen baita sexu-indarkeriaren biktimei dirulaguntza emateko eta ordaintzeko prozedura, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 41. artikuluan aurreikusia, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.
Lege horren xedapenak betez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak, 2024ko urriaren 17an, aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko agindua eman zuen.
Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, jendaurreko informazioan jartzen da sexu-indarkeriaren biktimei dirulaguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duen dekretu-proiektua, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 41. artikuluan aurreikusitakoa, 15 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren 2024ko urriaren 17ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 11.m) artikuluarekin lotuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurreko informazioan jartzea sexu-indarkeriaren biktimei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duen dekretu-proiektua, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 41. artikuluan aurreikusitakoa, hamabost (15) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa /
Hirugarrena.– Alegazioak modu elektronikoan aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/helbidean, eta aurrez aurre Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere, eta Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 10a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARIAN OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS