Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
749

AGINDUA, 2025eko otsailaren 10ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bitartez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko 2025erako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia egiten baita.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legeak (EHSSL) honako hau aitortzen du: «Gizarte-arloko ekimeneko eta esku-hartzeko erakundeak euskal gizartearen funtsezko aktibo bat dira, eta haien ekarpena ezinbestekoa da gizarte bidezko eta solidario, berdintasunezko eta kohesionatu, demokratiko eta parte-hartzailea eraikitzeko, bai eta premia sozialei modu egokiagoan (integrala, gertukoa, pertsonalizatua eta parte-hartzailea) erantzuteko ere, sektoreen arteko lankidetzaren bidez eta pertsonen beraien, familien, kolektiboen edo komunitate hartzaileen parte-hartzearekin».

Gizarte-ekimeneko erakundeek, esku-hartze sozialeko jardueren bidez, honako hauek sustatzen dituzte: gizarte-inklusioa, garapenerako lankidetza, biztanleria osoaren eskubideen aintzatespena eta eskubide horiek eraginkortasunez egikaritzea kalteberatasun- edo bazterkeria-egoerei, babesgabetasun-, desgaitasun- eta/edo mendekotasun-egoerei aurre egiten dieten pertsonek, familiek, taldeek, kolektiboek edo komunitateek, gizarte-desberdintasunaren, marjinazioaren, babesgabetasunaren eta indarkeria matxistaren aurka borrokatuz, eta gizarte bidezkoago, berdintasunezkoago, parte-hartzaileago eta demokratikoago baterako beharrezko eraldaketa sozialean aurrera eginez.

Testuinguru horretan, lankidetza publiko-soziala guztion onerako den eta pertsonen aldeko apustua egiten duen gizarte baten bermea da eta izan behar da. Eta, beraz, gizartearen eta garapenaren eredu batean oinarritzen da, aldi berean erantzukizun publikoa sendotzea eta gizarte zibilak gizarte-premiei erantzuteko parte-hartze aktiboa izatea eskatzen duena, bereziki esku-hartze sozialaren eremuan.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak, hirugarren sektore sozialeko erakundeekin eta sareekin lankidetzan, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bitartez, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia eguneratu zuen, hirugarren sektore soziala indartzen eta bultzatzen jarraitzeko eta praktikan esparru hori sendotzeko. Esparru horrek koherentzia du euskal sektore publikoaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko lankidetza-ibilbidearekin, baina jauzi kualitatibo bat islatzen du, honen funtsezko zutabeak elkarrizketa zibila eta eredu mistoa (publiko-soziala) izanik.

Sustapen-ekintzaren bidez sektore publikoak hirugarren sektore sozialarekin duen lankidetzari dagokionez, estrategiak sare soziala indartu nahi du, arreta berezia eskainiz asoziazionismo txiki eta ertainari, oinarri soziala eta erakundeetan parte hartzea sustatuz, arreta berezia jarriz pertsona eta familia hartzaileek berek eratutako erakundeei.

Deialdi-agindu honek Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean jasotako xedapenak betetzeko beharrezko aurreikuspenak jasotzen ditu, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen da. Plan estrategiko hori 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez onartu zen.

Horrenbestez, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

2025. urterako oinarriak onartzea eta gizarte-ekimeneko erakundeek esku-hartze sozialeko jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia egitea, norgehiagoka-araubidearen arabera, eranskinean onartu eta jasotzen diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Aginduan jasotako dirulaguntzen kudeaketarekin lotutako datu pertsonalen tratamendua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren mende egongo da.

Datuen babesari buruzko informazio zehatza lortzeko, helbide honetara jo dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/064800-capa1-eu.shtml

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan berariaz aurreikusita ez dagoen guztirako, honako hauetan jasotako aurreikuspenak aplikatuko dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia, eta azken horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 10a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

ERANSKINA
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. oinarria.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da 2025. urterako oinarriak onartzea eta norgehiagoka bidezko deialdia egitea gizarte-ekimeneko erakundeek esku-hartze sozialeko jarduerak egiteko dirulaguntzetarako.

Gizarte-ekimeneko erakundeak dira, esku-hartze sozialeko jardueren bidez, zaurgarritasun- edo bazterkeria-egoeran, desberdintasun-egoeran, babesgabetasun-egoeran, desgaitasun-egoeran edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonen, familien, taldeen, kolektiboen edo komunitateen gizarteratzea, garapenerako lankidetza eta haien eskubideak benetan baliatzea sustatzen dutenak.

2.– Esku-hartze sozialeko edo esku-hartze sozialaren eremuko jardueratzat hartzen dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 4. artikuluan definitutako jarduerak.

3.– Kanpoan geratuko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:

a) Emakumeen aurkako indarkeriari lotutako sentsibilizazioa eta prebentzioa, badaudelako emakumeentzako laguntza-deialdi bereziak. Finantzagarriak izango dira, ordea, beste jarduera batzuk, zeintzuen xede nagusia emakumeen aurkako indarkeriaren biktimekiko esku-hartze soziala baita.

b) Erakunde eskatzailea hobetzea, soilik edo nagusiki erakunde eskatzaileari zuzendutako jardueren bitartez; hala nola, bere langileen prestakuntzaren bitartez, edo erakundeen kudeaketari eta ildo estrategikoei buruzko hausnarketa-prozesuen bitartez.

4.– Era berean, baztertuta geratzen dira nagusiki beste sektore-eremu batzuetara bideratzen direnak, hala nola osasunera, hezkuntzara, enplegura, kirolera, kulturara edo etxebizitzara.

2. oinarria.– Dirulaguntza lerroak.

1.– Deialdi honen barruan, dirulaguntza lerro hauek sartzen dira:

1. lerroa: Esku-hartze soziala pertsona, familia, talde eta komunitateekin.

2. lerroa: Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzea.

3. lerroa: Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeaketa.

2.– Lehenengo lerroan, pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jarduerak hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatzera eta babestera bideratutakoak.

3.– Bigarren lerroan, ekintza boluntarioa areagotzera eta esku-hartze sozialaren eremuan parte-hartze asoziatiboa garatzera bideratutako jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa.

4.– Hirugarren lerroan, esku-hartze sozialerako ezagutza erabilgarria ekoizteko eta eskuratzeko jarduerak hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat, hala nola prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egin eta zabaltzea, dokumentazioarekin lotutako jarduerak edo ekitaldi teknikoak, hala nola ikastaroak eta mintegiak. Dirulaguntzen lerro honetan, esku-hartze sozialean parte hartzen duten beste eragile batzuei ezagutza zabaltzeko jarduerak finantzatu ahal izango dira.

3. oinarria.– Erakunde onuradunak.

1.– Euskadiko hirugarren sektore sozialeko ekimen sozialeko erakundeek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, Hirugarren Sektoreari buruzko Legean araututakoaren arabera, baldin eta, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean adierazitako ondorengo baldintza betetzen badituzte:

a) Legez eratuta eta beren izaera juridikoari dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

b) Egoitza edo ordezkaritza eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Ordezkaritza izanez gero, beharrezkoa da dagokion erregistroan inskribatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino hiru urte lehenago gutxienez.

c) Irabazi-asmorik ez izatea, forma juridikoa edozein dela ere, eta esku-hartze sozialeko jardueren bidez gizarteratzea, garapenerako lankidetza eta kalteberatasun- edo bazterkeria-egoerei, desberdintasun-, babesgabetasun-, desgaitasun- edo mendekotasun-egoerei aurre egiten dieten pertsonen, familien, taldeen, kolektiboen edo komunitateen eskubideak benetan egikaritzea sustatzea.

d) Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan inskribatuta egotea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 5. artikulua.

2.– Jarduera esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeari buruzko dirulaguntzen lerroan kokatzen bada, erakundea Boluntariotzako Erakundeen Erroldan ere inskribatuta egon beharko da, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendua onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz.

3.– Erakunde batek baino gehiagok proiektu bera garatuko badute, modu bateratuan aurkeztu ahal izango dute, erakunde horiek nortasun juridiko propioa duen elkarte bat eratu beharrik izan gabe. Horretarako, eskabidean eta emakida-ebazpenean berariaz adierazi beharko dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak, bai eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartea ezin izango da desegin Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideen legezko preskripzio-epea igaro arte.

4.– Ezingo dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.

5.– Era berean, ezingo dira onuradun izan Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako debekuren bat duten erakundeak.

4. oinarria.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Izapideak modu elektronikoan baino ez dira egingo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

2.– Espedienterako sarbidea eta eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

3.– Izapideak, formularioak eta erantzukizunpeko adierazpenak egiteko jarraibideak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1209104

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

5. oinarria.– Epea, eskabidea eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Eskabide elektronikoaren inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri: http://www.euskadi.eus/servicios/1209104

Eskabidean, halaber, erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen hauek jasoko dira:

a) Laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela, eta hori egiaztatzen duen dokumentazioa duela; Administrazioaren esku jarriko duela, hala eskatzen zaionean; konpromisoa hartzen duela eskubidea aitortzeak berez dakarren aldian baldintza horiek betetzen jarraitzeko eskubidea aitortzeari.

b) Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede eta helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu izana jakinarazteko konpromisoa hartzen duela.

c) Ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek, haren erakunde autonomoek eta beste erakunde batzuek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta.

d) Ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuen eraginpean.

e) Ez dagoela otsailaren 28ko 4/2023 Legeak, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrari eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzkoak, 82. artikuluan jasotzen dituen debekuetako baten eraginpean.

f) Adingabeekin ohiko harremana izanez gero, kontratatutako pertsonek eta/edo boluntarioek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu diote erakundeari. Ziurtagiri horretan jasota dago epai irmo bidez ez dutela kondenarik jaso Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik, bai eta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako giza salerosketaren edozein deliturengatik ere, ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera (haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka osoki babesteari buruzkoa da lege hori).

g) Gizarte Segurantzako sisteman inskribatuta ez badago, Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzako sistema alternatiboekiko betebeharrak egunean dituela.

h) Enpresa-deslokalizazioan ez erortzeko konpromisoa adierazten duela, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.

3.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Erakundearen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Dirulaguntza kudeatzen duen organoak, erakunde interesdunak baimena eman ondoren, ofizioz begiratu, egiaztatu edo baieztatuko du legezko ordezkaritzaren egiaztapena administrazio eskudunean. Hala ere, beste pertsona bati ordezkaritza eman ahal izango zaio, haren izenean jardun dezan bitarteko elektronikoen bidez, agindu honi lotutako jarduketa guztietan, horretarako honako hauek erabiliz:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dagoen Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoa. https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/, edo

– Borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), behar bezala formalizatuta. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da.

b) Azalpen-memoria.

c) Aurrekontu xehatua.

Lerro bakoitzerako bete beharreko memoria- eta aurrekontu-ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri http://www.euskadi.eus/servicios/1209104

d) Urteko kontuak, balantzean, emaitza-kontuan eta memorian jasotakoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeei aplika dakiekeen azken ekitaldi ekonomikoko kontabilitate-araudiaren arabera formulatu eta onartuak. Eskabidea aurkezteko datan itxita ez badago, 2023. urteari dagozkionak aurkeztu ahal izango dira, 2024koak eskura daudenean organo kudeatzaileari bidaliko zaizkiola hitzemanda.

e) Hala badagokio, eskuordetzaren egiaztagiria, eskuordetzaren irekiera-data jasotzen duena.

4.– Organo kudeatzaileak 3. oinarriko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak kontsultatu edo eskatuko ditu, salbu eta erakunde eskatzailea aurka badago edo egiaztatzea ezinezkoa bada; kasu horretan, erakunde eskatzaileak egiaztatu beharko ditu.

6. oinarria.– Eskabidea zuzentzea.

1.– Eskabideak ez baditu betetzen agindu honetan eskatzen diren baldintzak, osorik ez badago edo akastuna bada, erakunde interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako moduan emandako ebazpenaren ondoren.

2.– Eskabidea formalizatu ondoren, dirulaguntza kudeatzen duen organoak egokitzat jotzen duen informazioa eskatu ahal izango dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako jarduera behar bezala baloratzeko, eta informazio hori 10 egun balioduneko epean emateko. Halaber, adierazi ahal izango dio, hala egin ezean, eskatutako informazioa kontuan hartu gabe baloratuko dela.

7. oinarria.– Dirulaguntzen lerroen arteko lekualdaketa.

1.– Organo kudeatzaileak uste badu aurkeztutako eskabidea ez datorrela bat aurkeztu den dirulaguntza lerroaren xedearekin, eta hobeto egokitzen bazaio agindu honetan aurreikusitako beste laguntza-lerro bati, eskabidea bere helburura ondoen egokitzen den laguntza-lerroan sartzea erabaki ahal izango du.

2.– Dirulaguntzen lerroa lekuz aldatzeko proposamena elektronikoki jakinaraziko zaio erakundeari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren «Nire karpeta» atalean, hamar egun balioduneko epean egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan. Epe hori erakunde eskatzaileak aurka egiten ez badu, lerroaren lekualdaketa onartu dela ulertuko da.

8. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdian ezarritako epean egiten direnak.

2.– Agindu honetan aurreikusitako ondorioetarako, egindako gastutzat hartuko da agindu honen 19.1 oinarrian adierazitako justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena.

3.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izan daitezke:

a) Zuzenekoak: diruz lagundutako jardueraren garapenetik berariaz eratorritakoak.

Zehazki, honako hauek hartuko dira halakotzat, besteak beste:

– Erakundeak diruz lagundutako jarduera garatzeko kontratatutako lan-kontratuko langileen gastuak zuzeneko gastutzat hartuko dira beti. Erakundeko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta diruz lagundutako jardueratik eratorritakoak ez diren beste eginkizun eta zeregin batzuk ere egiten badituzte, jarduera horrek langile horiek egiten dituzten jardueren multzotik dakarren zati proportzionala baino ezin izango da zuzeneko kostu gisa egotzi.

Ez da zuzeneko gastutzat hartuko (zeharkakotzat baizik) erakundeko langile tekniko orokorren edo egiturazkoen zati proportzionala, hala nola administrazioko, kontularitzako, aholkularitzako, garbiketako eta abarreko langileena, baldin eta diruz lagundutako jardueran soilik jarduten ez badute.

– Diruz lagundu daitezkeen lokalen alokairu-gastuak berariaz eta esklusiboki diruz lagundutako jarduera garatzeko erabiltzen diren lokalenak izango dira. Erakundeak alokairu-erregimeneko lokal bat badu (jabetzan edo lagapenean ez dagoena, edo alokatua izanda ere erakunde onuraduneko kideren batena bada) hainbat jarduera garatzeko, eta diruz lagundutako jarduera bertan egin nahi badu, haren erabilera partziala egiten dela ulertuta, diruz lagundutako jardueran erabiltzen den zati proportzionala soilik jasanarazi ahal izango da, azaleraren, maiztasunaren eta portzentajearen irizpidearen arabera, guztizko faktura eta erakundearen ziurtagiri bat aurkeztuz, jardueraren erabilerarako ehunekoa eta beste jarduera batzuetarako ehunekoa banakatuta adierazita.

b) Zeharkakoak, hau da, erakunde onuradunak garatzen dituen zenbait jarduerari egotz dakizkiokeen gastu aldakorrak, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera zehatzari zuzenean egotzi ezin zaizkion baina jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren egitura-gastuak. Faktura osoarekin batera, erakundearen ziurtagiri bat aurkeztuko da, jardueraren erabilerarako eta beste jarduera batzuetarako ehunekoa banakatuta.

Aurrekoaren arabera, zeharkako gastutzat hartuko dira, besteak beste, honako hauek:

– Jarduerari zeharka lotutako langileen gastuak: administrazioko langileak.

– Jarduera egitean sortutako gastuak: aholkularitza edo lan-, zerga- edo administrazio-kudeaketa.

– Funtzionamendu- edo egitura-gastuak: egoitzaren bulegoaren alokairua, hornidurak.

– Administrazio-materialaren gastuak.

– Finantza-zerbitzuak ordaintzetik eratorritako gastuak.

Erakundearen bulego-zerbitzu orokorretarako lokalak, biltegiak, langileen prestakuntza, egoitzak eta abar zeharkako gastutzat hartuko dira beti.

4.– Emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago ezin izango da zeharkako gastuak ordaintzeko erabili.

Era berean, emandako laguntzaren zenbatekoaren % 5 baino gehiago ezin izango da bidaien eta dieten gastuak ordaintzeko erabili.

5.– Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

– Protokolo-arreten gastuak.

– Urteurrenak, galak edo antzekoak egitearen ondoriozko gastuak.

– Harreren, oparien, loreen, ikuskizunetarako sarreren edo antzekoen gastuak.

– Jaietako, ekitaldietako eta era askotako aurkezpenetako jan-edanen gastuak, bai eta bazkideentzako eta/edo langileentzako eta/edo boluntarioentzako edozein ospakizun edo bazkariren gastuak ere.

– Langileen aisialdiko jarduerei dagozkien gastuak.

6.– Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan onartuko ez diren gastuak sartzen badira oinarri honetan diruz lagundu ezin diren gastutzat, edo gastu horiek ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu, dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarri izango den gehieneko zenbatekoa zehazteko.

7.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da, inola ere, merkatuaren balioa baino handiagoa izan.

8.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioa arautzen duen araudian kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak (15.000 euro), erakunde onuradunak gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu, aldez aurretik, salbu eta, dituen ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago eskaintza horiek egin, eman edo hornitzen dituen nahikoa erakunderik, edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.

Justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran aurkeztu beharko diren eskaintzen artean egindako aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

Aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera eskaintza bat baino gehiago eskatzea nahitaezkoa izanik, eskaintza horiek ez badira aurkezten edo esleipena, justifikazio egokirik gabe, ekonomikoki mesedegarriena ez den eskaintza batean egin bada, organo emaileak ondasun edo zerbitzuaren peritu-tasazioa eskatu ahal izango du, eta onuradunaren kontura izango dira sortzen diren gastuak. Kasu horretan, dirulaguntza kalkulatzeko, bi balioetatik txikiena hartuko da erreferentziatzat: onuradunak aitortutakoa edo tasazioaren emaitza.

Artikulu honetan aurreikusten ez den guztirako, Dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa beteko da.

9. oinarria.– Erakunde onuradunek diruz lagundutako jarduerak kontratatzea.

Erakunde onuradunak, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50 kontratatu ahal izango du gehienez, kontratu guztien prezioa batuta. Era berean, kontratazioak dirulaguntzaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, kontratua idatziz egin beharko da, eta dirulaguntza ematen duen erakundeak aldez aurretik baimendu beharko du kontratazioa, Dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan adierazten den bezala.

Oinarri honetan aurreikusten ez den guztirako, Dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan xedatutakoa beteko da.

10. oinarria.– Diruz lagundutako jarduerak finantzatzea.

Onartutako aurrekontuaren % 80 finantzatu ahal izango da gehienez.

Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurrekontu osoa, aurkeztutako jardueran deskribatutako ekintzetarako egokitzat eta egokitutzat jotzen dena, 8. oinarrian xedatutakoa ere kontuan hartuta.

11. oinarria.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Dirulaguntzak ematea bateragarria izango da jarduera bera finantzatzeko administrazio berak edo beste batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin.

2.– Dirulaguntzen zenbatekoa, bakarka hartuta edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntza edo laguntzekin batera, ezin da izan onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

3.– Lortutako laguntza eta dirulaguntza guztien baturak jardueraren aurrekontu osoa gainditzen badu, eman beharreko dirulaguntzari gehiegizko kopurua kenduko zaio.

12. oinarria.– Dirulaguntzen kudeaketa.

Dirulaguntzen hiru lerroetan aurreikusitako laguntzak emateko prozedura kudeatzea Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio.

13. oinarria.– Eskabideen balorazioa.

1.– 50 puntu edo gehiago lortu dituzten jarduerak baino ezin izango dira diruz lagundu.

2.– Erakunde bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, balorazio-irizpideak aplikatuta erakunde bakoitzak balorazio-fasean lortutako puntuazioa hartuko da kontuan. Puntuazio hori ehuneko bihurtuko da, eta ehuneko hori onartutako aurrekontuari aplikatuko zaio.

3.– Laguntza-deialdi honetan aurreikusitako aurrekontu-kreditua ez bada nahikoa diruz lagundutako zenbateko guztiak emateko, diruz lagundutako zenbatekoak proportzionalki murriztuko dituen koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko da.

4.– 2. oinarrian jasotako dirulaguntza lerroetako batean, eskabide guztiei erantzun eta esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortu ez bada, soberakinak gainerako lerroetara bideratutako zuzkidura handitu ahal izango du.

14. oinarria.– Balorazio Batzordea.

1.– Balorazio-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertu eta ebaluatzeko.

2.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak betez, Balorazio Batzordearen osaeran trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da, hargatik eragotzi gabe aipatutako Legegintzako Dekretuaren 3. artikuluaren 10 d) apartatua.

Ondorio horietarako, ordezkaritza orekatutzat joko da lau kide baino gehiago dituzten epaimahaietan edo antzeko organoetan sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza duenean. Gainerakoetan, sexu biak ordezkatuta daudenean.

3.– Balorazio Batzordea Ongizate Sailburuordetzako bost kidek osatuko dute, eta horietako bat Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako zerbitzuburua izango da.

Balorazio Batzordearen osaerari buruzko ebazpena EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.

4.– Balorazio Batzordeak azterketa teknikoa eta balorazioa egingo ditu, eta txosten bat egingo du, dirulaguntzen lerro bakoitzaren ebaluazioaren emaitza jasoko duena.

15. oinarria.– Ebazpen-proposamena.

1.– Dirulaguntzak emateko espedienteak organo kudeatzailearen txosten bat izango du, eta bertan jasoko da organo horrek duen informaziotik ondorioztatzen dela erakunde onuradunek dirulaguntza jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

2.– Organo kudeatzaileak, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena ikusi ondoren, ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamen horretan, dirulaguntza ematea zein erakunde eskatzailerentzat proposatzen den adierazi beharko da, bai eta dirulaguntzaren zenbatekoa ere.

3.– Erakunde eskatzaileek aurkeztutakoez gain, prozeduran beste egitate edo alegazio edo froga batzuk agertzen edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamena behin-behinekoa izango da, eta banan-banan jakinarazi beharko zaie, eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

4.– Entzunaldi-izapide hori alde batera utz daitekeen kasuetan, erakunde interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak baino ez direlako kontuan hartu, egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoaren arabera.

5.– Organo kudeatzaileak hamar egun balioduneko epea emango die dirulaguntzaren onuradun gisa proposatutako erakundeei erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdiak berresten dituzten agiriak aurkezteko, baldin eta ofizioz egiaztatu ezin izan badira.

Epe hori igaro eta dokumentazioa aurkeztu ez bada, eskaera ezetsi egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera emandako ebazpenaren ondoren.

6.– Ebazpen-proposamenaren dirulaguntzaren zenbatekoa eskatutako zenbatekoa baino txikiagoa bada, ezin izango da birformulatu hasieran aurkeztutako eskabidea, eta dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoa aplikatu ahal izango da.

16. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Ongizateko Sailburuordetzak ebatziko ditu dirulaguntzen eskabideak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du. Argitaratze horrek jakinarazpen-balioa izango du. Jakinarazpen hori gorabehera, komunikazio elektronikoak helarazi ahal izango zaizkie entitate interesdunei, ebazpena non eta noiz argitaratu den jakinaraziz.

Ebazpenean, gutxienez, erakunde onuradunen, diruz lagundutako jardueren eta horietako bakoitzari esleitutako zenbatekoaren zerrenda jasoko da, jendeak horren berri izan dezan. Era berean, ukatutako eskaerak aipatuko dira, ukatzeko arrazoia adierazita.

Nolanahi ere, ebazpenak Dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan adierazitako baldintzak jaso beharko ditu.

2.– Ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdi-agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsitzat jo ahal izango da, Dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

3.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

17. oinarria.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Erakunde onuradunek Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte. Halaber, erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta sei egun balioduneko epean erakunde onuradunek berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Dirulaguntza eman den jarduera zehatza egiteko erabiltzea.

c) Dirulaguntzaren organo kudeatzaileari jakinaraztea dirulaguntza emateko betekizunak eta baldintzak betetzea edo dirulaguntzaren xede den jarduera egitea guztiz edo zati batean eragozten duen edozein gorabehera.

d) Organo kudeatzaileak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo beste kontrol-organo batek eskatutako informazio guztia ematea, baldin eta, finantzaketa dela-eta, dirulaguntzen edukia fiskalizatzen badute.

e) Berariaz eta argi eta garbi aipatzea Eusko Jaurlaritzaren lankidetza, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren bitartez, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko egiten edo argitaratzen diren ekintza eta euskarri guztietan.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan araututakoa bete beharko da. Informazioa eta eskaerak webgune honetan lor daitezke: https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/

Erakunde onuradunek organo kudeatzaileari jakinarazi beharko diote, gutxienez zazpi egun balioduneko aurrerapenarekin, dirulaguntzaren xede diren jardueren emaitzak non, noiz eta zer ordutan egingo diren, prentsaurrekoak, aurkezpenak edo beste komunikazio-modu batzuk.

18. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da. Lehena aurrez emango da, emandako dirulaguntzaren % 70 izango da, eta agindu honen 17. oinarriaren a) letran adierazitako epea igaro ondoren gauzatuko da, tartean laguntzari uko egin ez bazaio. Bigarren zatia, berriz, lagundutako jarduera bukatutakoan. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, betiere 19. oinarrian eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

2.– Ez da ordainketarik egingo, erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo zorduna bada itzulketa bidezkoa dela adierazten duen ebazpen bidez.

3.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren hirugarrenen erregistroan agertu beharko du.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, elektronikoki izapidetu ahal izango du, dagokion zerbitzuaren bidez, baita egoitza elektronikoan ere, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

19. oinarria.– Dirulaguntza justifikatzeko epea eta justifikatzeko dokumentazioa.

1.– Justifikazioak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 28an amaituko da.

2.– Erakunde onuradunek organo kudeatzaileari justifikatu behar diote dirulaguntza ematea eragin duten betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela, bai eta dirulaguntzaren xede den jarduera egin dutela ere, Dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horretarako, justifikazio-kontu baten bidez aurkeztuko dute dokumentazioa, eta honako informazio hau jasoko da bertan:

2.1.– Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko jarduketa teknikoaren memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita, jarduera-memoriaren ereduaren arabera (II-A eranskina). Eredu hori eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/servicios/1209104

2.2.– Justifikazio-memoria ekonomikoa, jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda banakatuta jasoko duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko helbide honetan eskuragarri egongo den ereduaren arabera (II B eranskina): https://www.euskadi.eus/servicios/1209104

Memoria horrek, gutxienez, honako informazio hau jasoko du:

a) Dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren zerrenda eta horien kostua, egindako gastu bakoitza banakatuta, eta guztizko gastu horietatik zein finantzatu diren Hirugarren Sektorea eta Gizarte Ekintza Sustatzeko Zuzendaritzak emandako laguntzarekin identifikatuta. Era berean, dirulaguntzaren onuradunei buruzko datuak sartu beharko dira, sexuaren arabera bereizita, hala badagokio.

b) Gastua egiaztatzen duten dokumentu guztien zerrenda sailkatua eta zenbakitua (dokumentu mota, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, gastu frogagiriaren guztizko zenbatekoa, jarduerari egotzitako zenbatekoa, emandako dirulaguntzari egotzitako zenbatekoa eta ehunekoa adierazita). Zerrenda horretan, dirulaguntzari aurkeztutako aurrekontu osoari dagokion gastuaren egiaztagiriak sartuko dira.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda zehatza, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

2.3.– Fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, dirulaguntzari egotz dakizkiokeenak, dirulaguntzari aurkeztutako aurrekontu osoari dagozkionak, 2.2.b) apartatuan adierazitako zerrendan jasota daudenak, eta, hala badagokio, ordainketa egiaztatzen duten agiriak.

3.– II-A eranskina, II-B eranskina eta haiei erantsitako dokumentazioa elektronikoki aurkeztu beharko dira dagokion espedientean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Emandako laguntzaren kargura egindako gastuek diruz lagundutako jarduera gauzatzeari lotuta egon beharko dute. Justifikatzeko, baliozkotzat joko dira dokumentu hauek, eta erakundeak gorde eta eskuragarri izan beharko ditu, gutxienez lau urtez, data horretatik aurrera:

a) Erakunde onuradunaren izenean egindako fakturaren bidez justifikatutakoak. Faktura orok, baliozkoa izateko, 2025ean egina izan beharko du, eta justifikazioa aurkezteko epea amaitu baino lehen ordainduta egon beharko du. Aldi horretan benetan ordaindutako gastua bakarrik hartuko da egindako gastutzat.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipena egiten den fakturetan, diruz lagundu daitekeen gastua kostu osoa izango da, atxikitako zenbatekoa barne.

Arauarekiko salbuespenak – fakturaziorik gabeko eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan jasotzeko betebeharrik ez izatea, jasanarazitako zerga-kuota eta aplikatutako zerga-tasa fakturan berariaz ez jasotzea, fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin ordeztea edo, halakorik ezean, makina erregistratzaileek emandako txartelekin, eta abar – fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten foru-dekretuetan jasotakoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan jasotakoak.

b) Banku-zordunketagatiko ziurtagiri edo kargu-dokumentuen bidez justifikatutakoak, finantza-erakundeek emandakoak eta faktura bati dagozkion datuak dituztenak, zenbakia eta seriea izan ezik.

c) Lan-kontratuko langileei dagozkien gastuetarako, eredu ofizialari eta Gizarte Segurantzako kotizazio-buletin ofizialei egokitutako soldata-ordainagirien bidez justifikatutakoak; erakundearen ordezkariak sinatutako ordu-parteak ere aurkeztu beharko dira, nomina edo horren zati bat jarduerari egozten zaion pertsonen kasuan.

d) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanen kasuan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten badituzte, gastua justifikatzeko, erakunde onuradunaren ordezkariak idatzi bat sinatuko du. Idazki horrek, gutxienez, honako datu hauek jaso beharko ditu: igorlearen eta erakunde hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idazkiaren jaulkipen-data; «hartu dut» eta hartzailearen sinadura; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena; balio erantsiaren gaineko zergaren salbuespena baimentzen duen araudiaren artikulua.

e) Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua diruz lagundu daitekeen gastutzat har daiteke agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu beharreko boluntarioen aseguruak bi poliza izango ditu nahitaez, bata istripuena eta bestea erantzukizun zibilekoa. Azken horren kasuan, 300.506,05 euroko kapital aseguratua izango du gutxienez. Polizen ordainketa egiaztatzen duen dokumentazioan, gutxienez, polizen zenbatekoa, erakundeak boluntarioen alde kontratatutako aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak eta aseguratutako pertsonen kopurua adieraziko dira.

20. oinarria.– Justifikazioa zuzentzea.

Dirulaguntzaren justifikazioak eta justifikazio-dokumentazioak ez badituzte agindu honetan eskatutako baldintzak betetzen, osatu gabe badaude edo akastuna bada, erakunde interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, 21. oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura abiaraziko dela.

21. oinarria.– Ez-betetzeak eta itzultzeko betebeharra.

1.– Jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, eta aplikagarriak diren berandutze-interesak eskatuko dira, baldin eta dirulaguntza baten erakunde onuradunak dirulaguntza hori ez badu erabiltzen eman zitzaion helbururako, ez badu justifikatzen helburu zehatzetarako erabili duela, ez baditu betetzen dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak edo ez baditu betetzen Aginduaren 17. oinarrian ezarritako betebeharrak, edo, zehazkiago, Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kasuetan.

Era berean, aplikatzekoa izango da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

2.– Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 36.3 artikulua kontuan hartuta, ez-betetzeak mailakatzeko eta beti proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz, ezartzen da ez-betetzea agindu honen 17. oinarriaren e) apartatuan ezarritako betebeharrarekin lotuta dagoenean, itzuli egingo dela, edo, hala badagokio, ordainketa partziala egingo dela eta ez-betetzea egiaztatu den jarduera-zatiari dagokion kobrantza proportzionalerako eskubidea galduko dela.

3.– Dirulaguntzak itzultzeko prozedurari dagokionez, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikulutik 43. artikulura (biak barne) ezarritakoaren arabera, honela jokatuko da:

a) Itzultzeko prozedura Ongizate Sailburuordetzaren titularraren erabakiaren bidez hasiko da.

Prozedura hasiz gero, automatikoki etengo dira dirulaguntzari dagozkion eta ordaindu gabe dauden zenbatekoak.

b) Itzulketa-prozedura hasteko erabakiaren ebazpenean, prozedura hori funtsatzeko arrazoiak adieraziko dira, eta 15 eguneko epea emango da egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

c) Alegazioak jaso ondoren edo epea alegaziorik egin gabe igarotzen bada, amaiera emango zaio prozedurari, Ongizateko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

d) Itzultzeko prozeduraren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da, hasteko erabakiaren egunetik zenbatzen hasita.

e) Itzulketa-prozeduraren ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari.

f) Ebazpenak ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, adieraziko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola dagozkion zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan laguntza ordaintzen den unetik aplikatu beharreko berandutze-interesak, ebazpena jakinarazten denetik gehienez ere bi hilabeteko epean. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

g) Borondatezko epean dirua itzultzen ez bada, dagozkion zenbatekoak kobratuko dira, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.

22. oinarria.– Baldintzak aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren helburua bete dela ulertzen bada, eta Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek emandako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk edota, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk jaso badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, eta erakunde onuradunek itzuli egin beharko dituzte soberan jasotako zenbatekoak.

2.– Ondorio horietarako, Ongizate sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa oinarri berriaren arabera doitu ahal izango da, edo, hala badagokio, jasotako gehiegizko zenbatekoak itzultzeko eskatuko da, berandutze-interesekin batera. Horretarako, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako prozedura aplikatuko da.

23. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Erakunde eskatzaileak eskaeran atzera egin ahal izango du. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik egin beharko da atzera. Ongizate sailburuordeak, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du atzera egitea, eta amaitutzat emango du prozedura.

2.– Emandako laguntzari uko egin ahal izango dio erakunde onuradunak. Emandako dirulaguntza onartu ondoren egin ahal izango da uko-egite hori. Ongizate Sailburuordetzako titularrak, ebazpen bidez, berariaz onartuko du uko egitea, eta amaitutzat emango du prozedura.

Ukoa onartutakoan, erakunde onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez aitortutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

II. KAPITULUA
PERTSONEKIN, FAMILIEKIN, TALDEEKIN ETA KOMUNITATEEKIN GAUZATU BEHAR DIREN ESKU-HARTZE SOZIALEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK

24. oinarria.– Xedea.

Dirulaguntza lerro horretan, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egiten diren esku-hartze sozialeko jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatzera eta babestera bideratutako jarduerek.

25. oinarria.– Aurrekontu-kreditua, zenbatekoa eta dirulaguntzen mugak.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 3.743.480 euroko kreditua dago aurreikusita 2025rako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean; zenbateko horretatik, 2.620.436 euro 2025rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.123.044 euro, berriz, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

2.– Dirulaguntzen lerro honetan, erakunde bakoitzak eskatutako gehieneko zenbatekoa ezin izango da 210.000 eurotik gorakoa izan. Erakunde bakoitzeko gehienez lau eskabide onartuko dira, eta erakunde bakoitzari emandako zenbatekoa ezin izango da 150.000 eurotik gorakoa izan.

26. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

Dirulaguntzen lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

a) Kalitate teknikoa: diseinua, egokitasuna, bideragarritasuna, kronograma, giza baliabideak eta ebaluagarritasuna: 45 puntu, gehienez.

b) Originaltasuna eta berrikuntza: 10 puntu, gehienez.

c) Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala: 6 puntu.

d) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu.

e) Interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

f) Plangintza, garapena eta ebaluazioa ikuspegi intersekzionaletik: 5 puntu, gehienez.

g) Erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 6 puntu, gehienez.

h) Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak: 3 puntu, gehienez.

i) Jarduera Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta horixe izatea jardueraren zentzua: 3 puntu esparru gehigarri bakoitzeko; eta, gehienez ere, 15 puntu.

j) Koordinazioa esku-hartze sozialaren esparruaren eta beste esparru batzuen artean (adibidez, hezkuntza-arloko esku-hartzea, osasun-arlokoa edo enpleguari dagokiona) 5 puntu, gehienez.

Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 25 puntu gutxienez lortzen dituzten eskabideak dira.

III. KAPITULUA
ESKU-HARTZE SOZIALEAN EKINTZA BOLUNTARIOA ETA PARTAIDETZA ASOZIATIBOA INDARTZEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK

27. oinarria.– Xedea.

Dirulaguntza lerro horretan, esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera eta parte-hartze asoziatiboa garatzera bideratutako jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa.

28. oinarria.– Aurrekontu-kreditua, zenbatekoa eta dirulaguntzen mugak.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 599.000 euroko kreditua dago aurreikusita 2025rako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean; zenbateko horretatik, 419.300 euro 2025rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 179.700 euro, berriz, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

2.– Dirulaguntzen lerro honetan, erakunde bakoitzeko eskatutako gehieneko zenbatekoa ezin izango da 45.000 eurotik gorakoa izan. Eskaera bakarra onartuko da erakunde bakoitzeko, eta emandako zenbatekoa ezin izango da 35.000 eurotik gorakoa izan.

29. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

Dirulaguntzen lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

a) Kalitate teknikoa: diseinua, egokitasuna, bideragarritasuna, kronograma, giza baliabideak eta ebaluagarritasuna: 45 puntu, gehienez.

b) Originaltasuna eta berrikuntza: 10 puntu, gehienez.

c) Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala: 6 puntu.

d) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu.

e) Interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

f) Plangintza, garapena eta ebaluazioa ikuspegi intersekzionaletik: 5 puntu, gehienez.

g) Erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 6 puntu, gehienez.

h) Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak: 3 puntu, gehienez.

i) Jarduera Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta horixe izatea jardueraren zentzua: 2 puntu esparru gehigarri bakoitzeko; eta, gehienez ere, 10 puntu.

j) Boluntariotzaren jardueraren kolektibo hartzaileak: 5 puntu, gehienez.

k) Jardueraren boluntarioen kopurua: 5 puntu, gehienez.

Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 25 puntu gutxienez lortzen dituzten eskabideak dira.

IV. KAPITULUA
ESKU-HARTZE SOZIALARI BURUZKO JAKINTZA KUDEATZEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK

30. oinarria.– Xedea.

Dirulaguntzen lerro honetan, ekoizpenera bideratutako jarduerek, esku-hartze sozialerako ezagutza erabilgarria eskuratzeak, hala nola prestakuntza-programek, ikerketa-proiektuek, argitalpenak egin eta hedatzeak, dokumentazioarekin lotutako jarduerek edo ekitaldi teknikoek, hala nola ikastaroek eta mintegiek, jaso ahal izango dute finantzaketa. Dirulaguntzen lerro horretan, ezagutza esku-hartze sozialean parte hartzen duten beste eragile batzuei zabaltzeko jarduerak finantzatu ahal izango dira.

31. oinarria.– Aurrekontu-kreditua, zenbatekoa eta dirulaguntzen mugak.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 450.000 euroko kreditua dago aurreikusita 2025erako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean; zenbateko horretatik, 315.000 euro 2025erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 135.000 euro, berriz, 2026. urterako konpromiso-kredituari.

2.– Dirulaguntzen lerro honetan, erakunde bakoitzeko eskatutako gehieneko zenbatekoa ez da 60.000 eurotik gorakoa izango. Erakunde bakoitzeko gehienez bi eskaera onartuko dira, eta erakunde bakoitzari emandako zenbatekoa ezin izango da 10.000 eurotik gorakoa izan, 45.000 eurotik gorako muga duten ikerketa-proiektuak izan ezik.

32. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

Dirulaguntzen lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

a) Kalitate teknikoa: diseinua, egokitasuna, bideragarritasuna, kronograma, giza baliabideak eta ebaluagarritasuna: 45 puntu, gehienez.

b) Originaltasuna eta berrikuntza: 10 puntu, gehienez.

c) Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala: 6 puntu,

d) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu.

e) Interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

f) Plangintza, garapena eta ebaluazioa ikuspegi intersekzionaletik: 5 puntu, gehienez.

g) Erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 6 puntu, gehienez.

h) Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak: 3 puntu, gehienez.

i) Jarduera Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta horixe izatea jardueraren zentzua: puntu 1 esparru gehigarri bakoitzeko; eta, gehienez ere, 5 puntu.

j) Jarduera hedatzeko plana: 15 puntu, gehienez.

Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 25 puntu gutxienez lortzen dituzten eskabideak dira.


Azterketa dokumentala