
32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
741
AGINDUA, 2025eko otsailaren 3koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, Etxebizitza Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2024ko urriaren 30eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren bat etorriz (2024ko azaroaren 15eko EHAA, 223. Zk.), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea eta 145. dotazioa) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beroren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 3a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS