Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
739

38/2025 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Susana Inda Galdos andrea izendatzen baita Zerbitzu Orokorretako Administrazioko taldeburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

347/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen Zerbitzu Orokorretako Administrazioko Taldeburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Susana Inda Galdos andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea, izendapen askez, Zerbitzu Orokorretako Administrazioko Taldeburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Susana Inda Galdos andrea Zerbitzu Orokorretako Administrazioko Taldeburu izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko otsailaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arrasate, 2025eko otsailaren 5a.

Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,

CARLOS BARRUSO BARES.


Azterketa dokumentala