
32. zk., 2025eko otsailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
738
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 5ekoa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 2/2024 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 27koa, abenduaren 15eko Kontseiluaren 2022/253 (EB) Zuzentarauaren transposizioa Gipuzkoako lurralde historikoko tributuen ordenamendu juridikoan sartzea onesten duena. Zuzentarau hori batasuneko enpresa multinazionalen taldeentzako eta magnitude handiko talde nazionalentzako gutxieneko ezarpen-maila bermatzeari buruzkoa da.
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaurko osoko bilkuran erabaki dute baliozkotzea 2/2024 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 27koa, abenduaren 15eko Kontseiluaren 2022/253 (EB) Zuzentarauaren transposizioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko tributuen ordenamendu juridikoan sartzea onesten duena. Zuzentarau hori Batasuneko enpresa multinazionalen taldeentzako eta magnitude handiko talde nazionalentzako gutxieneko ezarpen-maila bermatzeari buruzkoa da. Foru Dekretu-Arau hori 2024ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (250. zenbakia).
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2025eko otsailaren 5a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.
RSS