Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2025eko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
706

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Azkoitia udalerriko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Azkoitia udalerriko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika-eskola pribatuaren titularra den «Asociación Bizkargi Musika Eskola» elkarteak kantua espezialitatea irakasteko egin duen baimen eskaera aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 64/2024 DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolena, eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea, 2024-2025 ikasturtetik aurrera, kantua espezialitatea irakasteko, Azkoitia udalerriko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika-eskola pribatuari. Musika-eskola hori, une horretatik aurrera, Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 012398 (EAE) eta 20007308 (unibertsala).

Izen generikoa: musika-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Bizkargi».

Titularra: «Asociación Bizkargi Musika Eskola».

Helbidea: Aita Madinabeitia, z.g.

Udalerria: Azkoitia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

• Mailak: 1, 2, 3 eta 4.

• Familiak eta espezialitateak:

– Hari igurtzizko instrumentuak: biolina, biola eta biolontxeloa.

– Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, zeharkako txirula eta saxofoia.

– Metalezko haizezko instrumentuak: tronboia, tronpa eta tronpeta.

– Teklatu-instrumentuak: pianoa eta akordeoia.

– Perkusio-instrumentuak: perkusioa.

– Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra eta gitarra elektrikoa.

– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitia, panderoa, dultzaina, alboka eta txalaparta.

– Kantuko espezialitatea: kantua eta kantu korala.

– Dantzako espezialitateak: Euskal Dantza.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Horrez gain, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENeTAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala