Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2025eko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
705

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita Azpeitia udalerriko (Gipuzkoa) «Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzeagatik.

Aztertu da Azpeitia udalerriko (Gipuzkoa) «Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Ikasberri Kooperatiba Elkartea» entitateak hasitako espedientea. Espediente horren bidez, unitateen gehikuntza eskatzen da.

Egiaztatu da espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu dela, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkiola, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dutela.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Azpeitia udalerriko (Gipuzkoa) «Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, 2024–2025 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehen zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeko. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori erregistroko datu hauekin egongo da inskribatuta Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

Kode-zenbakiak: 012978 (EAE) eta 20008601 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba».

Titularra: «Ikasberri Kooperatiba Elkartea».

Helbidea: Loiolako Ignazio etorbidea 26.

Udalerria: Azpeitia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. Zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

• 2 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierarekin.

• 2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierarekin.

• 3 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukierarekin.

– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak: 4 unitate,140 ikaspostutarako edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan xedatutakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Hirugarrena.– Ikastetxearen entitate titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, baliogabetu egingo litzateke emandako baimena.

Laugarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren entitate titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala