
30. zk., 2025eko otsailaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
697
443/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María del Carmen Gutiérrez García andrea 2. B Gainbegirale (Pazienteen harrera unitatea / Minaren unitatea / Ingresu gabeko kirurgiako unitatea / Anestesia ondoko bizkorketa unitatea) kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
1285/2022 Ebazpenaren bidez, María del Carmen Gutiérrez García andrea izendatu zen 2. B Gainbegirale (Pazienteen harrera unitatea / Minaren unitatea / Ingresu gabeko kirurgiako unitatea / Anestesia ondoko bizkorketa unitatea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María del Carmen Gutiérrez García andrea 2. B Gainbegirale (Pazienteen harrera unitatea / Minaren unitatea / Ingresu gabeko kirurgiako unitatea / Anestesia ondoko bizkorketa unitatea) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko otsailaren 2ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2025eko urtarrilaren 30a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.