
28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
680
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurreko informazioan jartzen baita Gautegiz-Arteaga udalerrian (Bizkaia) dagoen Katxitxone putzua ureztatzeko, etxeko erabileretarako eta abeltzaintzarako aprobetxatzeko emakida-espedientea.
– Espedientearen kodea: A-B-2024-0002.
– Eskatzailea: Katxitxone putzuko Erabiltzaileen Erkidegoa.
– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X = 527.622; Y = 4.799.187
– Eskatutako urteko bolumena: 1.572 m3 urtean.
– Uraren erabilera: ureztatzea, etxeko erabilerak (edateko izan ezik) eta abeltzaintza (oiloak).
– Laborearen azalera: 0,1930 Ha negutegian eta 0,11 Ha aire zabalean.
– Jardueraren kokapena: Gautegiz-Arteagako (Bizkaia) Orue-Cargadero baserria eta 7. poligonoko 244. eta 192. nekazaritza-partzelak.
Obren deskribapena: Katxitxone putzua 1989an zulatu zen, herri horretako 7. poligonoko 243. partzelan, diametro eta sakonera ezezagunekin. Ura 1,5 CV-ko urpeko ponpa baten bidez ateratzen da, eta 10 m3-ko andel batera eramaten da. Andel hori 244. partzelan dago, eta bertatik hornitzen dira erabilera guztiak.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 29a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS