Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
679

IRAGARKIA, espediente hau jendaurreko informazioan jartzeari buruzkoa: Gamiz-Fikako udalerrian (Bizkaia), Larrauri ibaiaren urteko 5.362,5 m3 ur ureztatzeko aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskaera.

– Espedientea: A-B-2023-0022.

– Eskatzailea: Larrauri ibaiko Ureztatzaileen Erkidegoa.

– Jardueraren kokapena: Gamiz-Fika (Bizkaia).

– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak [ETRS89]): X: 515.725; Y: 4.794.540.

– Eskatutako urteko bolumena: 5.362,5 m3.

– Uraren erabilera: nekazaritzako ureztaketa.

– Azalera landua: 0,9750 Ha.

– Jardueraren deskribapena: urak 1,5 CV-ko urpeko ponpa baten bidez hartzen dira ibaitik, eta inguruetan dagoen 50 m3-ko edukierako andel batera eramaten dira; ondoren, berotegiko landare apaingarriak ureztatzeko erabiltzen dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian (https://www.uragentzia.euskadi.eus) eta Informazio Publikoa atalean ere.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 28a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala