Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
678

IRAGARKIA, espediente hau jendaurreko informazioan jartzen duena: Lea ibaiaren ibilguan dauden erdi-tentsioko aireko linea eta transformazio-zentroa desegiteko obrak, Munitibarko udal-mugartean (Bizkaia).

Espedientearen kodea: AO-B-2024-0623.

Eskatzailea: I-de Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

Ibilgua: Lea.

Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89): X = 533093; Y = 4790455.

Obren deskribapena: obren bidez bi euskarri kenduko dira, transformazio-zentroa eta aireko linearen zatia. Obrak Lea ibaiaren jabari publiko hidraulikoan, zortasun-eremuan eta zaintza-eremuan egingo dira, Munitibarko udal-mugartean (Bizkaia).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 24a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala