
28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
676
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mungiako udalerrian (Bizkaia) dagoen Markaida errekako ur-aprobetxamenduaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea, ureztatzeko erabiltzeko, hargune kopurua aldatu delako (gaur egun bi hargune daude, bat izan beharrean).
– Espedientea: MCA-B-2024-0001.
– Eskatzailea: Garbiñe Belloso Miranda.
– Jardueraren kokapena: Mungia (Bizkaia).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):
1-Hargunea: X = 514.607 eta Y = 4.802.102.
2-Hargunea: X = 514.529 eta Y = 4.802.130.
– Eskatutako urteko bolumena: 1.400 m3 urtean.
– Uraren erabilera: ureztatzea.
– Aldaketak: aldaketaren helburua urtean ateratako ur-bolumena doitzea da, gaur egun ur-aprobetxamendua bi kokalekutatik egiten baita.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 15a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS