
28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
675
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Getariako portuan arrantza-sektorea zabaltzeko ekitaldi eta jardueretarako lokal bat okupatzeko jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 14ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
– Titularra: Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkartea.
– Xedea: Getariako portuan jabari publikoko lokal bat okupatzea, arrantza-sektorea zabaltzeko ekitaldiak eta jarduerak egiteko, bai eta arrainekin egindako produktuak dastatzeko eta saltzeko ere.
– Azalera: 93,57 m2.
– Epea: hamar (10) urte, bost (5) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.
– Tasa: 4.592,94 euro urtean (BEZa barne).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 28a.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS