
28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
674
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko arduradunaren errekerimendu bat jakinarazteko dena. Errekerimendu horren bidez, Elantxobeko portuan emakidatutako amarralekuari buruzko zenbait agiri Zuzendaritza honetara bidaltzeko eskatzen da, jakinarazpena egiten den egunetik 10 egun balioduneko epean.
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
1.– Errekerimenduaren testu osoa Itsasertzaren Garapenearen, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzan lor daiteke (Lakua I, 4. solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
2.– Eskatutako dokumentazioa adierazitako epean aurkezten ez bada, amarralekuaren emakida iraungitzeko arrazoia izango da, eta portuen arloan eskumena duen zuzendaritzaren esku geratuko da.
Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako pertsonak horren berri izan dezan, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 24a.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna,
JANIRE DIEZ MARTINEZ.
RSS