
28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUNEIZ UNIBERTSITATEA
662
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 7koa, Euneiz Unibertsitateko errektorearena, Datu Zientzietako Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzen duena.
Indarrean dagoen araudian agindutakoaren arabera, eta Unibertsitate Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu ondoren, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena jaso ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren nahitaezko baimena lortu ondoren, eta Ministro Kontseiluaren 2024ko irailaren 17ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna deklaratu ondoren (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2024ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2024ko irailaren 27ko BOEn), Errektorego honek, Euneiz Unibertsitateak Datuen Zientziako graduatu-tituluaren ofizialtasuna eta baliozkotasuna ezartzeko prozesua amaitu ondoren, titulu ofizial horiek lortzeko ikasketa-planak argitaratzea ebatzi du.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana honekin batera doan eranskinean adierazitakoaren arabera egituratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 7a.
Errektorea,
EVA EGUIGUREN MEDINABEITIA.
RSS