
28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
661
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 28koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Altza-Galtzaraborda tarteko komunikazio-proiektua».
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egindako ekintzetako bat Donostia-Hendaia linearen pixkanakako bikoiztea da, Donostiatik hasita, eta zatika aurrera eginda ahalmena areagotzeko helburuarekin eta, ondorioz, metropoli-eremuan trenbide eskaintza areagotuz.
2007ko uztailean, Herrera-Galtzaraborda tartean Trazatuaren Alternatiben Azterlana hasi, eta dokumentua 2008ko azaroan entregatu zen. Dokumentu horren helburua Donostia-Hendaia linearen hobekuntza funtzionala izan zen, bai eta merkantzien trafikoa sustatzea ere, bidaiarien eta trafikoaren elkarbizitza arrazionalizatuz, eta oso bereziki Lurralde-plan Sektorialaren aldaketan formulatutako irizpideak eta helburuak kontuan hartuz. Proposatutako aukeratik, Herrerako eta Altzako geltokien arteko zabaltzearen beharra ondorioztatu zen.
2012ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez, Ingurumeneko sailburuordeak proiektuaren ingurumen-inpaktuaren gaineko aldeko adierazpena eman zuen.
2012ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez, Garraio eta Herri Lan sailburuordeak behin betiko onartu zuen Herrera eta Galtzarabordako geltokien arteko bikoizketaren eta Altza-Pasaiako geltoki berriaren inguruko informazio-azterlana.
2011ko ekainean hasi zen Herrera-Altza tarteko eraikuntza-proiektua idazten, eta 2012ko otsailean amaitu zen.
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren bidez, «Donostialdeko metroaren eraikuntza-proiektua. Zatia: Herrera-Altza» onartu egin zen.
2012ko ekainean, Donostialdeko metroaren Altza-Galtzaraborda tarteko eraikuntza-proiektua idazteko zerbitzuaren kontrataziorako lehiaketa deia egin zuen ETSk. EPTISA-TEAM ABEEak aurkeztutako eskaintza izan zen lehiaketaren irabazlea, eta 2012ko azaroaren 12an sinatu zen esleipen-kontratua.
2012ko abuztuan Herrera-Altza tarteko obrak hasi ziren, eta 2016ko azaroan amaitu. 2014ko urrian, EPTSA-TEAM ABEEak eraikuntza-proiektua entregatu zion Euskal Trenbide Sareari.
2021eko urtarrilaren 28an, Euskal Trenbide Sarea erakundearen Kontratazio Batzordeak espedientea hastea eta lizitazioaren gastua onartzea adostu zuen. Lizitazioaren helburua honakoa da: «Donostialdeko Metroaren Eraikuntza-proiektuaren araudia egokitzeko eta eguneratzeko zerbitzua. Zatia: Altza-Galtzaraborda» egitea.
2021eko otsailaren 4an ETSk EPTISA-TEAMek osatutako ABEEari esleitu zion «Donostialdeko Metroaren eraikuntza-proiektuaren araudia egokitzeko eta eguneratzeko zerbitzua. Zatia: Altza-Galtzaraborda». Proiektuak lan hauek ditu:
• Eraikuntza-proiektua indarrean dagoen araudira egokitzea.
• Eraikuntza-proiektua eguneratzea, proiektua idatzi zenetik ingurunean gertatutako eguneratzeak kontuan izanik.
Zehazki, nabarmen aldatu diren bi eremu identifikatu dira. Alde batetik, Molinao itsasadarraren ondoan dagoen San Marko errepideko plaza urbanizatu da. Urbanizazio horretan, Pasaia-Antxoko pilotaleku berria eraiki da, eta, beraz, beharrezkoa ikusten da inguruko zerbitzuen azterketa egitea eta obrek frontoian duten eragina aztertzea. Bestetik, Galtzarabordako geltokian etxebizitza-bloke berri bat eraiki da geltokiaren goiko aldean eta, horretaz gain, lur-mugimendu esanguratsuak egin dira.
2021eko uztailaren 30ean, ETSk CAF Turnkey & Engineering enpresari esleitu zion Altza-Galtzaraborda tarteko komunikazio-proiektuen idazketa. Helburua, geltokien, larrialdietarako irteeren eta tunel zatien komunikazio-instalazioak definitzea eta exekutatzea da.
«Altza-Galtzaraborda zatiko komunikazio proiektua»-ren xedea, obra zibilean aurreikusitako lanak (Donostialdeko metroaren eraikuntza-proiektua. Zatia: Altza-Galtzaraborda) egin ondoren exekutatu beharreko komunikazio-instalazioak definitu eta diseinatzea da.
Oro har, hauek dira proiektu honen instalazioak:
• Kableatu azpiegitura:
– Z.O.ko azpiegitura.
– Koadrete azpiegitura.
– Egituratutako kablearen azpiegitura geltokian.
• Komunikazio sare finkoak:
– Zerbitzu anitzeko sarea.
– Transmisio sarea (SDH – PDH).
– Sare lokala (LAN) geltokian.
• Irrati-komunikazio sareak:
– TETRA irrati-komunikazio sarea.
– Trena-Lurra irrati-komunikazio sarea.
• Sistemak:
– Telefonia sistemak:
Telefonia Sistema Automatikoa.
Jendearen Arretarako Interfono Sistema.
Larrialdietarako Interfono Sistema.
– Bidaiarientzako informazio sistemak:
Megafonia Sistema.
Teleadierazle Sistema.
Kronometraje Sistema.
– Segurtasun sistemak:
Bideozaintza Sistema.
Sarbide-kontrol Sistema.
Proiektua egikaritzeko aurrekontua bostehun eta hirurogei mila bederatziehun eta hogeita hiru euro eta hogeita sei zentimokoa da (560.923,26). Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua zortziehun eta zazpi mila seiehun eta hirurogeita hamahiru euro eta berrogei zentimokoa da (807.673,40), BEZa barne; eta Administrazioak horren berri izateko aurrekontua seiehun eta hirurogeita zazpi mila laurehun eta laurogeita hemezortzi euro eta hirurogeita zortzi zentimokoa da (667.498,68) BEZa kanpo.
Obrak egiteko zortzi (8) hilabeteko epea aurreikusten da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan jasotako edukiari dagokienez.
Organo honek eskumena du euskal trenbide sareko proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu 382/2024 Dekretuak, azaroaren 19koak (Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena), 11.2.b) artikuluan.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Altza-Galtzaraborda tarteko komunikazio-proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, zortziehun eta zazpi mila seiehun eta hirurogeita hamahiru euro eta berrogei zentimokoa da (807.673,40), eta obrak egiteko epea zortzi (8) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.
Bigarrena.– Eraikuntza-proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza-proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko zaio.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 28a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria.
(Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarria).
Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea,
MIGUEL ÁNGEL PÁEZ ESCAMENDI.
RSS