
28. zk., 2025eko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
655
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 28koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Asier Areitio Ibarlucea jauna Lehendakaritzako Kanpo-Ekintzako Idazkaritza Nagusiko aholkulari kargutik kentzea (5269 kodea, 1 dotazioa), beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2025eko urtarrilaren 31n izango ditu ondorioak. Kargutik kentzearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 28a.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,
MIKEL IRIONDO BILBAO.
RSS