Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
648

IRAGARKIA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 220 kV-eko «ST Gatica-ST Güeñes circuito 1» energia elektrikoaren garraio linearen berrindartzea. Proiektua Güeñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Zaratamo, Galdakao, Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Mungia eta Gatika (Bizkaia) udal-mugarteetan lekututa dago.

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak; 2020-03-31ko EHAA) eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua (2013-12-26ko BOE); Goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-19ko BOE); Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei eta haien jarraibide tekniko osagarriei buruzko (ITC-RAT, 01etik 23ra artekoa) Erregelamendua onartzen duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena.

Erreferentzia: JCI/YMM.

Espedientea: 48-AT-Y-2024-00070

– Eskatzailea: Red Eléctrica de España S.A.U.

– Kokapena: Güeñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Zaratamo, Galdakao, Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Mungia eta Gatika udal-mugarteak.

– Aurrekontua, guztira: 857.519 euro.

– Helburua: Gatika eta Güeñes azpiestazioak konektatzen dituen linearen garraio-kapazitatea handitzea.

– Instalazioaren ezaugarriak: Javier Gavín Asso industria-ingeniariak 2024ko maiatzean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eskatzen dira.

Hori guztia argitara ematen da jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduketak ukitutako gainerako titularrek; berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremanak izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2025eko urtarrilaren 22a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala