
27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
645
EDIKTUA, 912/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Jakinarazten da Eusko Langileen Alkartasuna/Solidaridad de Trabajadores Vascos -ELA SINDIKATUAK- sustatutako 912/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman dela 2023ko urriaren 25ean. Errekurtsoa jarri da Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren hogeian Unibertsitateko giza baliabideak arrazionalizatzeko planari buruz hartutako erabakiaren aurka (I. fasea): erretirora igarotzeko neurriak. Epaia irmoa da, eta hau dio hitzez hitz:
«Partzialki baiesten dut 912/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, auzitegietako prokuradore Marta Maria Ezcurra Fontan andreak planteatutakoa, Eusko Langileen Alkartasuna/Solidaridad de Trabajadores Vascos elkartearen izenean eta ordezkaritzan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren hogeian Unibertsitateko giza baliabideak arrazionalizatzeko planari buruz hartutako erabakiaren aurka (I. fasea): erretirora igarotzeko neurriak:
1.– Aurkaratutako erabakia deuseztatzen dugu, zuzenbidearekin bat ez etortzeagatik, adina dela-eta erretiro partzialagatik, ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasun handiagatik ematen diren kalte-ordainak indargabetzea gainditzen duten gaietan.
2.– Ez ditugu berariaz ezartzen prozedura izapidetzean sortutako kostuak.»
Hori guztia argitara ematen da, guztiek jakin dezaten, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2025eko urtarrilaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS