
27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
642
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 27koa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2024ko laguntzak.
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2024ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.
Ebazpenak erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, eta Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duen ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 13.6 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2024ko maiatzaren 2ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2024ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 27a.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,
JAGOBA ALVAREZ EREÑO.
RSS